Erabiltzailearen profila

Dabid 🇵🇸

desertorea@mastodon.eus

duela urte 1, 6 hilabete(e)an batu zen

“Zeruak, ilunabarrean, lore haragijalea zirudien."

🐘 Mastodonte-hazlea. 🧑‍🚀 Fedibertsolaria. 📢 Aktibista. ✍️ Blogari panfleteroa (orain gutxiago).

🐧 , 🧠 🎒 , 📚 , 🎲 , 🗨️ .

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Erabiltzailearen aktibitatea

Gazan:

40.000 hildako (% 33 haurrak, hau da, 16.450 baino gehiago).
92.400 zauritu.
10.000 desagertu.
1,7 milioi lagunek gaixotasun infekziosoren bat dute.

Zisjordanian:

632 hildako.
5.400 zauritu.

(Iturria: Zerrendako Osasun Ministerioa)

🆘 Munduko agintariek posible egiten dute hau gertatzea. Ez begiratu beste alde batera, ez zaitez neutrala izan: .

🇵🇸 Gaur, 19:00etan, Bilboko Plaza Eliptikoan.

Pablo Gonzalez aske utzi izanaren albistea pasa didate, esanez: "Amaitu da". Zer amaitu da? Nire ustez, orain hasi da. Pablok bi urte eta erdi eman ditu talegoan, epaiketarik gabe, eta erantzuleak daude (ez bat, ez bi, asko). Egin diotena nola edo hala ordaindu beharko dute. Ala hau dena debalde atera behar zaie?

avatar for desertorea@mastodon.eus Dabid 🇵🇸 bultzatuta

(e)k Sebastià Portell(r)en Ariel y los cuerpos kritika egin du

Ariel y los cuerpos (Paperback, Gaztelania language, 2020, Editorial Dos Bigotes) 5 izar

Cuando le preguntan si es hombre o mujer, Ariel no sabe qué responder. Le han …

Espero dut, noizbait, Ariel y los cuerpos, Ariel eta gorputzak bilakatzea

5 izar

Sebastià Portellen Ariel y los cuerpos eleberriak sakonki aztertzen ditu giza identitatea, desira eta harremanak. Naturaltasun gaindiezinarekin, narrazio-estilo poetiko eta batzuetan kaotikoa erabiltzen du, liburuaren introspektiboa islatzen duena. Oso zaila egiten zait liburuaren laburpena egitea irakurketa hondatu gabe. Beraz, bakarrik esango dut forman ere, zerbait desberdina eskaintzen digula.

Sebastià Portellek, gaztea izan arren (32 urte!!!), hizkuntza literario oso pertsonala erakusten du. Eta errepikakorra dirudien arren, liburuan ikusten ditugun gai konplexuak aztertzeko duen trebetasunak bere adinerako heldutasun literario ikaragarria erakusten du.

Literatura-ahots horrek argi uzten du, bide horretatik jarraituz gero, etorkizun handiko egilea dela.

Espero dut, noizbait, Ariel y los cuerpos, Ariel eta gorputzak bilakatzea. Berriz irakurriko nukeelako, gustu handiz.

Ikaragarria da Joan Mari Irigoienek erakusten duen gaitasuna bere pertsonaien bidez giza sentimenduak bere egiteko eta transmititzeko. Are ikaragarriagoa, kontutan hartzen badugu, askotan, ez garela gai ezta sentimendu horiek gugan antzemateko ere (are gutxiago ondoan dugunari hitzez esateko).

"Ipuin batean bezala", bizitzaz beteriko liburua da. Bizitzari berari opari bat. Agian kursiegia naiz, baina erabat hunkitu naute Sarak eta Anderrek.

🇪🇭 Errefuxiatuen eskubideen aldeko borrokak ibilbide luzea egin du gure herrietan. Talde eta aktibista batzuek hamarkadak daramatzate gai hori lantzen, eta uste dut garaipen txiki hau beraien lan nekaezinaren ondorio zuzena dela. Eskerrik asko mundu hau politagoa bihurtzen laguntzeagatik!

Aske utzi dute Loiuko aireportuan atxikita zegoen gazte sahararra https://www.berria.eus/euskal-herria/aske-utzi-dute-loiuko-aireportuan-atxikita-zegoen-gazte-sahararra_2127673_102.html