Itzuli

(e)k Jon Artano(r)en Juana liburuaren kritika egin du

Jon Artano: Juana (Euskara language, Elkar) 4 izar

Juana nork eta zergatik hil zuen ulertzeko, krimena gertatu zen tokira bidaiatu, lekukoekin mintzatu, eta …

Kazetaritza-kronika eta literatura

3 izar

Zerbati laburra behar nuen astebururako eta, JUANA liburuari buruz oso kritika onak entzunak nituenez, hari ekin nion, zertaz zihoan oso ongi jakin gabe. Lehen atalak despistatu egin nau... baina, gerora, ohartu naiz beharrezkoa zela Juanaren nondik-norakoak kontatzeko.

Harritu egin nau pertsonajeak: XIX. mendeko abenturazale bat, XXI. mendean. Gustatu zait pertsonajea nola eraikitzen duen liburuan zehar, elkarrizketaz elkarrizketa.

Ezin izan dut amaierara arte itxaron eta Interneten sartu naiz Juanari buruzko historian eta istorioetan kuxkuxeatzeko. Liburuan bere Facebook-profila aipatzen da behin baino gehiagotan. Ez dut aurkitu (agian ezabatu dute, honez gero), baina hainbat testu eta argazki aurkitu ditut hor eta han. 

Inpaktatu egin nau gertaera horiek 2020. urtekoak izateak. Beste garai bateko kontakizuna dirudi, baina ez... atzo goizekoa da. 

Uste dut noiz edo noiz hitz egin dudala honetaz: gustukoa dut kronika. Kronika informazioa eta sentsorialitatea da: historia gertatu den lekuaren usaina du eta irakurtzen duenari hunkidura eragiten dio. Jonek oso ondo garatu …