Erabiltzailearen profila

Saioa

Saioanaiz@paperjale.eus

duela  urte 1, 7 hilabete(e)an batu zen

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Saioa(r)en liburuak

(e)k Marlen Haushofer(r)en Horma liburuaren kritika egin du

Marlen Haushofer, Naroa Zubillaga (Itzultailea): Horma (Paperback, Euskara language, Erein) 4 izar

Emakume batek lagun batzuen Alpeetako ehiza-txabolara joateko gonbidapena onartu du. Lagunak ondoko herrira joan dira, …

Horma: iritzia

3 izar

Gustura hasi nintzen irakurtzen, baina liburuaren erdialdetik aurrera errepikakor eta motelegia egin zait, beharbada, protagonistaren bizimodua islatzeko modua izan litekeen arren. Liburuan zehar gizatasunaz hainbat hausnarketa interesgarri egin liteke eta hori da liburuaren ekarpena nire ustez: askatasunaz, zaintzaz, maitasunak, generoaz, naturarekiko harremanaz, heziketa arautuaz...

Unai Elorriaga López de Letona: Francesco Pasqualeren bosgarren arima (Euskara language, Susa) 5 izar

Sapriko galdaragileen seme eta biloba, gazterik hasi zen Francesco aitaren tailerrean metala bihurritzen, umetan ia. …

Kontu interesgarriak

4 izar

Leku-denbora koordenada zehatz batzuetan kointziditu duten pertsonaien (h)istoria aleak dira liburuko kapituluak. Hain zuzen ere, Francesco Pasqualeren bueltan edo aitzakian (Sapri, 1825-Bermeo, 1910). Bera eta ingurukoen bizipen eta anekdotak ez ezik, garaikide izan zituen musikari ospetsuen bizitza eta eurei buruzko datu bitxietatik abiatutako istorioak kontatzen ditu Elorriagak. Gustura irakurri dut. Batetik, kapitulu laburrak direlako eta narratzailearekin jolasten duelako: 1. pertsonak, 2.nean... umearen begiradatik, helduarenetik... Bestetik, kontaketaren estiloa hurbila egin zaidalako, ahozko kontaketatik hurbil ikusi dut diskurtsoa sarri memoriaren lausotasunean kokatuta "beharbada, ez dago seguru, agian..." . Azkenik, nahiz eta lehenengoetan amorru txiki bat sentitu, gertatzen dena ulertzeko klabeak geroago ematearen jokoan sartu naizelako. Kapituluak, detaileak edo gertaerak josteko informazioa gerora ematen du, batzuetan hari fin bat baino ez, beste batzuetan arrazoi gordina. Liburua berriro irakurriko dut, mosaikoa osatuta.

(e)k Pello Lizarralde egilearen Lanbroa irakurtzen amaitu du

Pello Lizarralde: Lanbroa (Erein) 5 izar

Larunbat arratsaldea merkataritza-gune batean. Gizon bat dabil han familia ondoan duela. Emakume bat ere bai, …

Ba al dugu nahi duguna gogoratzeko edo ahazteko gaitasunik?

Elkarren bizitzan eragiten dugu, nahita, nahigabe. Eta ezkutuan zeuden mamuak azaleratzen direnean zer egin eman eta hartzen dugun minarekin? Memoriari buruzko saiakera egiten du Lizarraldek. Irakurraldi bakarrean hasi eta buka egiteko modukoa.

(e)k Karmele Jaio Eiguren(r)en Maitasun kapitala liburuaren kritika egin du

Karmele Jaio Eiguren: Maitasun kapitala (Paperback, Euskara language, Elkar) 4 izar

Bere maitalea izandako Martinen hiletan dago Olga. Bertan gogoratzen du berarekin bizi izandako pasio sutsua, …

Itzel

Baloraziorik ez

Maitasun kapitala irakurri berri dut: bapo (eta brabo!). Hasierako momentu batean, hausnarketan, astun samarra egingo ote zitzaidan zalantza egin nuen, baina berehala harrapatu eta amaierararino eraman ninduen. Uste dut aurrerago berriro ere irakurriko dudala. Ea egin ditudan azpimarrek zer erakusten didaten neure buruaz. Bitartean, aipatzen diren margolanak begiratuko ditut Interneten. Zenbat azpimarra!