Saioa (e)k Eztizen Artola Iturrate(r)en Gurpilak liburuaren kritika egin du
Iritzia
Gustura irakurri dut Eztizen Artolaren lehen liburua: hasi eta buka.
Nobela laburra da, eta askotan ikusezin edo behar bezalako arretarik eskaini ez zaion gaia dakar, preso politikoen seme-alaben esperientziarena.
Izenburuak iradokitzen duen kilometro askotako urruntzeak bere ondorioak ditu ume, gero nerabe eta azkenik heldu egiten den protagonistarengan. Eta protagonistaren garapen hori lehen pertsonako narratzailearen kontamoldean ere antzematen delakoan nago, xalotasunetik kritikotasunerako bidea erraz/natural egiten duela. Baina urruntzeak ez ezik, aitarik barik bizitzeak ere ondorioak ditu, jakina. Eguneroko bizitza zeharkatzen du hutsuneak eta hankaz gora jartzen etxera etortzeak. Kartzelari, salbuespen neurriei eta sistema heteropatriarkalari kritika egiten zaie. Elkartasunaren ukendua eskertzen da. Zelan ez garatu kontzientzia kritikoa ibilbide zail horretan? Zelan ez gorrotatu kartzela arraildu zaituenean?