Jokin (e)k Sombras de identidad puntuatu du: 5 izar

Sombras de identidad, Brandon Sanderson, Michael Kramer (Nacidos de la bruma, #5)
Sombras de identidad es el quinto libro de la saga «Nacidos de la Bruma [Mistborn]», una obra iniciada con El …
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
75% osatuta! Jokin(e)k 12 liburutik 9 irakurri ditu.
Sombras de identidad es el quinto libro de la saga «Nacidos de la Bruma [Mistborn]», una obra iniciada con El …
Sombras de identidad es el quinto libro de la saga «Nacidos de la Bruma [Mistborn]», una obra iniciada con El …
Ibilbide arrakastatsu baten eta hogei urteko ezkonaldi baten ostean, bi seme-alabekin, McKenzie Wark-ek bizitza erdialdeko krisi sakon bat izan zuen: …
Edukiari buruzko abisua 206. orrialdea
Liburu baten generoa, gorputz baten generoa, musikaren artea bezalakoa da: denboran oinarritutako inprobisazio-lana, emandakotik abiatzen dena. Ez daukazu zertan doinu bera jo behin eta berriro. Aldatu egin ditzakezu formak: zer den gizona, zer memoria, zer saiakera, zer emakumea, zer monografia akademikoa. Ez duzu zertan forma bat hautsi —horretan badago, baiki, hertsapen-puntu bat—: modernismoaren alde txarra zen hori. Aldiz, forma horrekin jolastu zaitezke. Emandako formekin jolastu. Harik eta zure aukerak zabaltzen dituzten arte, zure beharrekin bat egiten duten arte.
— Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza, Danele Sarriugarte, McKenzie Wark (205. orria - 206)
Edukiari buruzko abisua 189. orrialdea
Zaila gertatu zait mundu hau maitatzea bere horretan. Zaila gertatu zait gorputz hau maitatzea bere horretan. Luzaroan, oso luzaroan, gauzek nolakoak izan behar luketen pentsatzen nuen, besterik ez. Mundu hau bere horretan maitatzeari, gorputz hau bere horretan maitatzeari, zure izena ematen diot, Zibele. Mundua eta haragia beste modu batean egin daitezke, arte eta zientzia pixka batekin, nahi kolektibo puska batekin. Sortzeko lan horren abiapuntua zera da: «bere horretan» esapidea. Izan daitekeenaren praktika bat, izan behar lukeenaren praktika baten ordez.
— Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza, Danele Sarriugarte, McKenzie Wark (189. orria)
Edukiari buruzko abisua 140. orrialdea
—Batzuetan, iruditzen zait izan nahi dudan emakume hori ezinezko ideia bat dela. Berdin du zenbat ahalegintzen naizen hura izaten, berdin du jadanik hura banaiz ere, beti ematen du gero eta urrunago dagoela. Uste dut min egiten digula emakumearen ideia platoniko horrek, eta ez guri bakarrik. Gorroto gaituz-ten zis emakume feminista horiek ere borrokatu behar dute harekin. —Bai! —Aurretik ez nuen horretan pentsatu—. Gorrotatu egin behar gaituzte «emakume» ideia horren simulazio tzar bat garen heinean, eta hala ez dute zertan aztertu zer neurritan porrot egin duten haiek ideia horren errepresentazio gisa. —Hierarkia bat da, gehienekotik gutxienekora, eta gu beti gaude azpian.
— Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza, Danele Sarriugarte, McKenzie Wark (140. orria)
Edukiari buruzko abisua 165. orrialdea
—Transfobia gaur amaitzen da! —Orro!—. Eta ez da amaituko zure GKEak dirulaguntza bat lortu due-lako horretarako. Ez da amaituko bandera transa jarri duzulako zure kreditu-txartelean. Ez da amaituko zure familia zuriari esan diozulako bizitza transek axola dutela. Ez da amaituko larrua jotzen diguzulako eta hala ere okerreko generoarekin aipatzen gaituzulako zure lagunen aurrean. Transfobia gaur amaituko da zeren, gurekin ez bazaude, ikusiko duzu zer esan nahi duen gure aurka egoteak!
— Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza, Danele Sarriugarte, McKenzie Wark (165. orria)
Edukiari buruzko abisua 163. orrialdea
Kontu zaila da hildakoak ikusmenetik ez galtzea, zuen izenak esatea, zuek ohoratzea eta, hala ere, soilik horretara ez mugatzea. Zure izena esan dut isilka: «Venus». Oroitu nahi dudana zera da: zer-nolako bizitza izan zenezakeen beste mundu batean. Dantzalekuko poza, prosa-puska bikain horiek, eta ez soilik fragmentu gisa. Argi eta garbi ikusten zenuen munduaren ordenak galarazten zizula munduarekiko maitasuna, eta mundua maitatzeko ezinbestekoa dela mundu hau amaitzea.
— Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza, Danele Sarriugarte, McKenzie Wark (163. orria)
Edukiari buruzko abisua 159. orrialdea
Une horretan, hau galdetzen diot neure buruari: poliziak iristen badira, noren alde egingo dute: hiru gizon beltzen alde, ala trabelo zuri marika honen alde? Eta uste dut nire alde egingo luketela. Hau da, gau-zak itsusten baldin badira, eta polizia agertzen baldin bada, zuritasunak babestuko nau. Sentimendu kontraesankorrak: poliziarekin izan ditudan enkontruak ez dira inoiz izan atseginak, baina ez dira «desatsegin» izatetik pasa. Salbu egon nahi dut, baina ez dut nahi poliziak salbatzerik.
— Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza, Danele Sarriugarte, McKenzie Wark (159. orria)
Salbu egon nahi dut, baina ez dut nahi poliziak salbatzerik.
Edukiari buruzko abisua 152. orrialdea
—[...] Eta zis emakumeak orduan, zer? —Guk geuk erakusten dugu, gure gorputzaren bidez, posible dela emakume izatea erreferentziarik egin gabe Emakume ideal baten erreprodukzioari. Uste dut zis emakume askok desio dutela gauza bera, nahiz eta kontra egiten dieten geuk korpuzten ditugun aukerei. Baina nik, modu nolabait ezkutuan, ez dut esaten emakume transak ideal bat garenik, ezpada, hobeto esanda, beste feminitate-mota baten abangoardia garela, elkarri erreferentzia eginez bakarrik sortzen baitugu gure elkarrekin-izatea.
— Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza, Danele Sarriugarte, McKenzie Wark (151. orria)
Edukiari buruzko abisua 135. orrialdea
—Tranpa bat naizela esan izan didate halere —diozu. —Niri ere bai. Eta bitxia da: niri ere esaten didate tranpa bag naizela, nahiz eta argi eta garbi dagoen emakume trans bat naizela. Zisen ustez, gure izatearen esentzia honako hau baino ez da: haiek engainatzeko ezintasuna. —Emakume transak tranpak baldin badira, mundu guztia da trampa —kontra egin didazu. —Bai ala? Zer dela eta diozu hori? —Inor ez da dirudien horixe.
— Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza, Danele Sarriugarte, McKenzie Wark (135. orria)
Edukiari buruzko abisua 123. orrialdea.
Ez nuke esango orain transa izanda nire egia bizitzen ari naizenik. Esango nuke orain transa izatea fikzio hobe bat dela. Hauxe da gorputz honen literatura-generoa orain. Horrela hartzen du arnasa erraz. Esanguratsua da zer eskatzen zaigun transexualei: trantsizioa egiteko, izate egiazko baten jabe garela adierazi behar dugu; beste gorputz-mota batzuei ez zaie halakorik eskatzen. Memoriak —egiazko nortasunaren kontakizun aitortuak— eskatzen zaizkigu. Pikutara horrekin.
— Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza, Danele Sarriugarte, McKenzie Wark (123. orria)