Beti mugan

Azal biguna, 256 orrialde

Euskara hizkuntza

Elkar(e)k argitaratua.

4 izar (4 berrikuspen)

II. Mundu Gerran, alemanek okupaturiko lurraldean jausten ziren hegazkinlari aliatuak eta beste iheslari batzuk etsaien eskuetatik libratzeko eratu zen Comète sarea, Belgikatik eta Frantziatik abiatuta, Euskal Herriko muga gurutzatu eta britainiarren babesean uzteko.

Benetako gertakarietan oinarrituriko kontakizun horri beste hari bat gehitu dio egileak: Mattin umezurtz geratu den mutiko bat da, Baztanen bizi den osabak etxean hartuko duena. Osaba hori kontrabandotik bizi da, ordea, eta gaueko lanean sartuko du iloba ere.

Nobela historiko eder bat idatzi du Ruben Ruizek, gure iraganaren ezagutza zabaltzeaz batera, abenturaz beteriko fikzioaren gozamena ematen diguna.

2 edizio

(e)k Ruben Ruiz Perez(r)en Beti mugan liburuaren kritika egin du

Gustura irakurri dut, baina hobea izan zitekeen

4 izar

Edukiari buruzko abisua Nire iritziak liburua gozatzea baldintzatu dezake

(e)k Ruben Ruiz Perez(r)en Beti mugan liburuaren kritika egin du

Gizatasuna garai zailetan

5 izar

Naziengandik ihesi zetozen pilotuei laguntzen zien "Comete Sarea"ren inguruko eleberria, 1941ean Pirinioetako mugan kokatua. Eleberriak pasadizo historikoak eta fikzioa jasotzen ditu eta askotariko osagaiak erabiltzen ditu (arriskua, maitasuna, sexu abusuak,...). Goxotasuna, gizatasuna,... trasmititu dizkit hainbat pasartetan. Gustura irakurri dut.

avatar for desertorea

baloratu du

3 izar
avatar for Mendilarre

baloratu du

5 izar