Erabiltzailearen profila

Javier Bilbatua

Javier@paperjale.eus

duela 2 urte, 6 hilabete(e)an batu zen

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Javier Bilbatua(r)en liburuak

Irakurtzeko

Aurten irakurritako liburuak

Formol Laborategia: Album (Euskara language, Susa) 4 izar

Zer egiten du ostruka batek arrainontzi batean? Ba al dago denon bistan egotea eta ezkutatzea …

Aurreko belaunaldiei, esker onez Bai, gu gara. Gu gara biolentziaren kiribilean hezi gintuzuenak bizikidetzaren arorako. Gu gara Xibertan jaiotzeko geundenak, Lizarra-Garazik mukiak jaten harrapatu gintuenak eta Loiola kosto eta kalimotxo zaporeko ostegunei buelta ematen ari ginela albistegietan ikusi genuenak. Gu gara egun historikoek gidabaimena ateratzen edo lehenengo larrualdi traketsetan harrapatu gintuzten belaunaldia. Historiaren paragrafo batetik besterako zuriunea. Gu gara huts egin omen duen belaunaldia. Gu gara halako ahaleginetik sortutako ikastolen jolastokietan pipak gaztelaniaz jaten zituen belaunaldi hori. Gu gara gau-eskoletatik gau-eskoletara hizkuntzaz eta begi-zuloez jabetu zirenen seme-alabak, Kilometroetara gin-kas litroekin joaten ginenak. Gu, dena aukeran jaso eta jasotakoarekin ezer egin ez omen dugunak. Eta, aizue, poemak zioen bezala, gu ere euskaraz bizi gara, ehuneko handi samar batean. “Euskaraz”, interneten eta globalizazioaren aroan. Eta “bizi”, ezerk irauten ez duen lasterketa ero honetan. Gu gara maitasun erromantikoa deseraiki behar eta oraindik bikoteak eratzen ditugunak. Gu gara zuen diskurtsoen gorputzak, eredu berrien bila estropezuka gabiltzanak. Gu gara hil ez zen mundu baten eta jaiotzeko dagoenaren arteko amildegian bizi garenak. Eta hala ere sortzen eta asmatzen ari garenak, ematen ez badu ere . “Ez Dok Amairu”-rik sortu ez badugu ere. Barkamena eskatuz bezala gabiltza gu, elizak husten hasi zinetenon ondorengoak, hemen baikabiltza gure erru eta damuekin. Ez dugu aholkurik nahi. Aski gara gu geure buruak egurtzeko. Zuek dena eman zenuten, dena egin zenuten. Eta orain, zer daukagu egiteko, zer emateko? Gu, bere aurrekoak gaindituko ez dituen belaunaldia, 30 urteko nerabe bekadun eta heldugabeak. Ez zaitezte gutaz errukitu, ez dugu gurasokeriarik behar. Zuek ere pasa zaretela hemendik diozue, ez da egia ordea; gu gauden “hemen” eta “orain” hauetatik gu baino ez gara pasako. Horrek egiten gaitu interesgarri. Eta asko daukagu zuei eskertzeko, dena, baina ez dugu zorrik sentitu nahi. Ez kargatu zuen bete gabeko ametsak gure bizkarretan. Ez gara perfektuak, eta ez dugu izan nahi. Umetan bezala sentitzen gara, gurea baino bi tailla handiagoko arropak soinean. “Haziko zarete”. Ba ez, ez gara haziko. Edo bai, haziko gara, baina ez dugu zuek diseinatu eta jositako arroparik beteko. Utziguzue gureak aukeratzen. Beñat Gaztelumendi Irutxuloko Hitza (2018) www.susa-literatura.eus/liburuak/ganb1818

Album,  

aipatu zuen June Jordan(r)en June Jordan

June Jordan, Ane Garcia Lopez (itzultzailea): June Jordan (Paperback, Euskara language, Susa) 4 izar

Poema hauek iluntasunean egiten dudan zerbait dira zu atzitu nahian edonor zarela ere eta prest …

Bagdadeko bonbardaketa 1 hasi eta ez zen amaitu 42 egun eta 42 gauez errukigabe minutuz minutu 110.000tik gora bider josi genuen bonbaz Irak bonbaz Bagdad bonbaz Basora/bonbaz militarren instalazioak bonbaz Museo Nazionala bonbaz eskolak bonbaz aire-erasoentzako babeslekuak bonbaz ura bonbaz elektrizitatea bonbaz ospitaleak bonbaz kaleak bonbaz autobideak bonbaz mugitzen zen guztia/ bonbaz mugitzen ez zen guztia guk bonbaz josi genuen Bagdad 5,5 milioi pertsona hartzen zituen hiria bonbaz josi genituen irrati-dorreak bonbaz telefono-zutoinak bonbaz meskitak bonbaz lurreratze-pistak bonbaz tankeak bonbaz kamioiak bonbaz autoak bonbaz zubiak bonbaz josi genuen iluntasuna bonbaz eguzkiaren argia guk bonbardatu genituen eta guk bonbardatu genituen barreiatze-bonbekin Irakeko biztanleak eta sulfuro-bonbekin Irakeko biztanleak eta bonbardaketa horiek/“misio” horiek Tomahawk gurutzaldi-misilekin osatu genituen eta horiekin tiro egin genien milaka aldiz milaka pertsonari Iraken barrena (ulertu ezazu Scud misil irakiar bat aipua ikuspuntu militarretik hutsaren hurrengoa aipuaren amaiera dela eta guk ez dugula hutsaren hurrengoarekin txantxarik egiten) beraz gurutzaldi-misilak erabili genituen behin eta berriz Iraken barrena jaurti genituen eta ez nago pozik ez nago batere pozik: Hau guzti hau ez dagokio “gauzak ondo doaz”elako nire nozioari Poema osorik: www.susa-literatura.eus/liburuak/mkai3428

June Jordan,  , (53. orria)