Erabiltzailearen profila

Javier Bilbatua

Javier@paperjale.eus

duela 2 urte, 6 hilabete(e)an batu zen

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Javier Bilbatua(r)en liburuak

Irakurtzeko

Aurten irakurritako liburuak

Oier Guillan: Zauri Bolodia (Euskara language, Txalaparta) 4 izar

Krisian dagoen aktore baten egunerokoa da liburu hau; hogeita hamar urteetako krisialdian sinesten ez duen …

Herri askotan (zoritzarrez, gero eta gehiagotan), kultur etxeak eta haien azpiegiturak kulturaren munduan lanean dabiltzan herritarren esku utzi beharrean, enpresa irizpideen arabera esleitzen dira, pribatuak balira bezala kudeatuz.

Zauri Bolodia,  

aipatu zuen Amancay Gaztañaga(r)en 39 lore

Amancay Gaztañaga: 39 lore (Euskara language, Susa) Baloraziorik ez

Krudelak iruditu zaizkit beti antzezlanetako heroi femeninoak. Krudelak beraien zauriak. Krudelak beraien auziak. Krudelak emakume …

Mistika, tribua eta zaintza Taroteko kartak botatzen ditut. Kaosean sortu. Jolasetik abiatzen naiz. Dena konektatua dagoenaren ziurtasunarekin eraikitzen ditut istorioak. Antzerkiak magian izan du bere sorrera. Lehenengo aktoreak tribuetako xamanak ziren. Bizirauteko beharrezkoak ziren istorioak elkarbanatzen zituzten. Arima sendatzen zuten istorioak. Antzerkiak asko du erritutik, batzuetan pentsatzen dut antzerkiak dena duela erritutik. Bada ikusle/sortzaile momentu horretan komunio katartiko bat. Energiaren traspasoa. Hemen eta orain gertatzen ari den horren magia. Berriz berdin gertatuko ez den horren bizipena. Azken sorkuntzetan emakumeez inguratu naiz. Batzuetan osorik emakumeek osatutako taldeetan eta beste batzuetan gehiengoa femeninoa zen taldeetan. Klabea izan da nire bizitzan hori. Bizirauteko, arima sendatzeko. Zer gertatuko litzateke zaintza jarriko bagenu sorkuntzaren erdigunean? Zer gertatuko antzerki konpainia beharrean tribu sentituko bagina? Ez dut sentsibilitatez hitz egin gabe geratu nahi hasierako zati honetan. Sortzaileok sentsibleak omen gara definizioz… eta hala izango da, baina, egia esan behar badizuet, gutxitan topatu dut sentsibilitate hori sorkuntza prozesuetan. Lagun izan ditut normalean gogortasuna eta nekea. Sistema androzentriko hierarkizatu horrek ematen didan neke sakon-sakon-sakona. Nekea salda egin zait barruan. Pozoitua, dentsoa. Zer gertatuko litzateke zaintza jarriko bagenu sorkuntza prozesuen erdigunean? Nola bateratu zaintza eta egoa? Sortzailearen egoa. Posible da egorik gabe sortzea? Tribuan? Kolektiboan? Ez dut galdetuko posible al den zaintzarik gabe sortzea, badakigu baietz.

39 lore,   (32. orria)