#herritarronhistoria

Ikusi etiketatutako egoeran Paperjale.eus komunitate lokalean

Gipuzkoa, 1000 urte

Izenburua: Gipuzkoa, mila urteko historia: Elena Barrena Osorori gorazarre.
Idazlea: autore ugari; Juan Carlos Mora Afán eta David Zapirain Karrika editore.
Argitaletxea: Farmazia Beltza, 2025
ISBN 978-84-123140-9-0

Gipuzkoa izango zenaren lehen aipuak 1000 urte beteko duen honetan, Iputzatik Gipuzkoara doan bidea hartzen du hizpide talde-lan honek.

Iputza ez da Gipuzkoa. Lehena bigarrena bihurtuko zela ez zegoen inon idatzita. Ezta bihurtze hori nolakoa izango zen ere. Boterea, harreman sozialak, lurralde-egitura bilakatzea dugu, hain zuzen ere, Barrena irakaslearengandik jasotako ideia nagusienetakoa. Ikuspuntu horrek betikotasuna jartzen du zalantza, izaki politikoak unean uneko emaitza direla iradokiz. Izaki horiek ez dira berez sortzen, ezta ezinbestean ere, gizartea osatzen dutenen erabakien eta indar harremanen emaitzez baizik, ingurunea eraldatuz eta ikusmolde zehatzen bidez.
Prozesu horrek osatzen du Historia.

Elena Barrena Osororen doktore-tesia ezinbestekoa izan zen Gipuzkoa deritzogun izakia sozialaren osaketa ulertu ahal izateko, bai eta Probintziatzat jotzen dugun horren aurrekoak nolakoak ziren ezagutzeko ere. …

Zerocalcare: «Nire bihotza taupaka jartzen duen ezer ez da existitzen jada»

Sustrai Colinak Zerocalcareri egindako galdera sorta eta honen erantzunak, jarraian.

Publizitatearen arau berriari jarraiki, egileak ez du bere azken liburuari buruzko ezer esango.

Mundu honek ez nau pertsona txar bat egingo”?

Maitatzen eta errespetatzen dudan nire inguruko jendearen bizi-filosofia da.

Eta Rebibbia?

Azken urte luzeetan apenas aldatu den auzoa. Erakundeek ez dute bertan inbertitu nahi izan, oso hobekuntza gutxi egon dira. Jendea, ordea, aldatu da, Erromako bazter guztietan mudatu den gisan. Gizarte desilusionatuago eta, agian, zinikoago batean bizi gara.

Alegia?

Txiroen aurkako gerra baten erdian bizi garela egunero.

Auzoz aldatuko zara, beraz.

Ez! Auzoz mudatzen banaiz, nire zaleek urkamendia ekar dezatela nire etxe berriaren atarira eta erresistentziarik gabe entregatuko naiz.

Meloni, Meloni, Meloni…” izan daiteke zure urkatzearen soinu-banda?

Azken telesailean ageri den bezala, lehenbizi Berlusconiri, gero Salviniri eta orain Meloniri bozka eman dion bloke sozial bat dago. …

Autodidakta eklektiko ibilbidean, ildoko adar berri bat dut irekia, Aro Modernoaren hasierako soldadu inperialen bizitza eta kulturarena, gai interesgarri eta harrigarria.

Orain 3 liburu hauek batera, :

+ 'Las líneas del frente. La escritura de Los soldados en la Edad Moderna' - Miguel Martínez

+ 'La aventura equinoccial de Lope de Aguirre' - Ramón J. Sender

+ 'La memoria utópica del Inca Garcilaso. Comunalismo Andino y buen gobierno' - Alfredo Gómez-Muller

@euwikipedia Paviako gertaerek aldaketa sakona suposatu zuten, gerra estrategietan, baina baita Europako kulturaren ekoizpen eta zabalpenean. Alde batetik, gerra teknologien aurrerapen handiak ordurarteko eraso eta defentsarako doktrinak eraldatu zituelako, baina bestetik gerra hauetan parte hartu zuten soldaduen mugikortasunak eta sormen kulturalera irismen zabalak, izugarrizko inpaktua izan zuelako ideia berrien zabalpen popularrean.
Bolbora, papera eta inprenta.

'Ahanzturaren leizea'' komiki bikaina da oroimenari garrantzia ematen diogun helduentzako, baina kasu, adin txikiko komikizaleak badituzue inguruan hitz egin haiekin eta baldintzen arabera gomendatu irakurtzeko.

Gure Enekok, 12 urterekin oso oso gustora irakurri du eta gomendatzen dizue. Historia gogorra da, baina gertatu zenaren transmisioa egitea oso garrantzitsua da, eta komiki honek oso modu finean egiten du.

Paco Roca, Rodrigo Terrasa, Bego Montorio Uribarren (Itzultzailea): Ahanzturaren leizea (Hardcover, euskara language, Astiberri) 5 izar

1940ko irailaren 14an, Espainiako Gerra Zibila amaitu eta 532 egunera, erregimen frankistak José Celda fusilatu …

Oroimenaren argi-ilunak

5 izar

Asteburua hasieran lo gutxi egin nuen, komiki honen irakurketak oroimenaren argi-ilunetara eraman nauelako. Ostiral gauean irakurtzen hasi eta larunbateko ordu txikietan liburua amaitu arte ezin izan nuen utzi.

'Ahanzturaren leizea' irakurri dut, ahanzturaren leizetik bizitza sorta bat ateratzen duen komiki bikaina. Denbora eta bizitza ezberdinen historiak maisuki josiz, Paternako hilerriko hobi komun baten irekitzea du abiapuntu, marrazki eta kontakizunerako gaitasun delikatu eta finarekin.

Zirrara sakona utzi dit gorputzean, historia biziki gogorrak kontatzen dituelako, baina baita denon oroimen-ahanzturaren amildegiaren ertzean jarri eta asko pentsarazi didalako.

Paco Rocaren eta Rodrigo Terrasaren komiki bikaina, Bea Montoriok eta Astiberrik euskarara ekarria (mila esker!).

#memoria #ahanztura #herritarronhistoria #komikia #komikiaeuskaraz #irakurketak