Asteburu honetan 'Essex County' #telesaila ikusi dugu (5 kapitulu) etxeko denek, bai txikienak ere.
https://www.cbc.ca/news/canada/windsor/essex-county-tv-series-1.6783293
Denboran garatzen diren harremanen inguruko ikusentzunezko ederra benetan, laztasun dosi handiekin, eta paisaia lanketa bikainarekin.
Izen bereko #komikia|ren egokitzapena da:
https://en.m.wikipedia.org/wiki/Essex_County_Trilogy
Zergatik gustatu ote zaio horrenbeste 5 urteko txikiari? Nik uste lanketa estetikoagatik, eta pertsonaien karakterizazioagatik.
#komikia
Ikusi etiketatutako egoeran Paperjale.eus komunitate lokalean
Pentsatu eta komentatu izan dut, askotan liburuak binaka hobeto Irakurtzen dira.
Palestinako sarraskiak, aspalditik pendiente nuen Sarriren 'Moroak gara behelaino artean?' itzela irakurtzera bultzatu nau. Joe Saccoren 'Palestina' bikainaren konpainian.
#irakurketak #komikia
#kolonialismoa #moroak 🇵🇸
Beñat Irasuegi Ibarra (e)k Yurre Ugarte Rodriguez(r)en Iris XXII(r)i buruzko iruzkina egin du (Amaiur)
#Komikia euskaraz zerrendan gehitu dut: paperjale.eus/list/89/s/komikia-euskaraz
«Paisaia post apokaliptikoan gora doaz Chito eta Yuri lagunak, zehazki zer gertatu den jakin gabe, Cormac McCarthy handiaren 'Errepidea' mangara etorri balitz bezala»
Girls' Last Tour, 1. bolumena #Tsukumizu|ren #manga ederrari buruz iruzkin txikia #Paperjale|n.
#Komikia #irakurketak #mangaeuskaraz
https://paperjale.eus/user/birasuegi/review/19198/s/errepiderik-gabeko-goranzko-bidean
Beñat Irasuegi Ibarra (e)k Tsukumizu(r)en Girls' Last Tour 1 liburuaren kritika egin du (Girls' Last Tour, #1)
Errepiderik gabeko goranzko bidean
5 izar
Paisaia post apokaliptikoan gora doaz Chito eta Yuri lagunak, zehazki zer gertatu den jakin gabe, Cormac McCarthy handiaren 'Errepidea' mangara etorri balitz bezala. Gerrak dena suntsitu eta bakarrik utzi ditu, eta aurreko zibilizazioen printzak eta gerraren arrazoiak ulertu nahian, bidean gora egin, janaria bilatu eta plazer txikiez gozatuz aurrera egiten dute bi lagunek, rolak banatuz, elkar ezagutzen. Paisaia apokaliptikoa, hirigintza industrial futurista eta bigarren mundu gerrako arma abandonatuz josia, ezinbesteko elementua da kontakizunean, bi lagunek gidatzen duten Kettenkrad ibilgailua bezala. Bidea eta historia hasi aurretik gertatutakoa, egoera horretara eraman dituena, historia aurreko misterio erakargarri bezala mantentzen da, solairuak igoz argitu beharko duguna. #Komikia eta #ZiFi-a maite duenak gozatuko du Tsukumizu-ren lehen manga lan honekin, Iker Alvarezek itzuli eta harriet argitaletxeko Kabe sailak zorionez euskarara ekarria. 2. bolumena irakurtzeko gogoz nago. #PaperjaleZozketa #irakurketak #manga
Ez dakit kontziente garen #Xabiroi bezalako komiki aldizkari bat euskaraz izatea zelako #LuxuKomunala den.
Euskal komikiaren momentu ona ezin da ulertu bestela.
#Komikia
Ireki diru-zorroak eta HARPIDETU: https://xabiroi.eus/
Seme-alabek nabaritzen dute gauzak ez daudela ongi munduan, galdera solteak egiten dituzte, baina azken egunetan #Gaza buruan iltzatua dauka Eneko erdikoak.
Nik argi ematen diet nire iritzia, politikoa, baina kontestua behar dutela ikusten dut.
#Komikia tresna bikaina da, eta hauek atera ditut liburutegitik.
[Palestinako sarraskia gelditu!]
Ba gure Enekok (11 urte) 'Artxipelagoa' #komikia irentsi du egun batean, eta hurrengo kapituluak eskuragarri dauden galdetzen du. Tik, tak, tik, tak...
Orain niri tokatzen zait, baina mapen fan subito!
#irakurketak
@oaranzabal

