Zahartzaroaren maparen bila

Azal biguna, 112 orrialde

Euskara hizkuntza

Pamiela(e)k argitaratua.

4 izar (3 berrikuspen)

Zahartzaroaz doa liburu hau, batez ere muga guztiak kontuan izanda ere maila handi batean geure buruaren jabe izan nahi eta ahal dugun zaharroi buruz, ez buruak edo gorputz osoak kale egin ondorengo zaharrei buruz. Erdi Aroko mapetan, mapagilearentzat ezezagunak ziren lurraldeak seinalatzeko, "hic sunt dracones" jartzen zuten, hemen herensugeak daude. "Terra ignota" edo "terra incognita" ere esaten zitzaion. Bada, belaunaldi oso bat abiatu da herensugez jositako lurralde ezezagun horietan, maparik gabe, baina iparrorratz bat eskuan. Autonomia da iparreko izarra, zaharrok pertsona orok dituen eskubideen jabe garela.

Edizio 1

(e)k Arantxa Urretabizkaia(r)en Zahartzaroaren maparen bila liburuaren kritika egin du (Saiakera)

Terra Incognita

4 izar

Belaunaldi berri bat iritsi da zahartzarora eta ez zaio gustatu han aurkitu duena. Gazte - Heldu - Zahar kategoriak aldatu egin dira. Garai batean heldua izatea zen bizitzaren gailurra. Egun, heldua gazte da zaharrentzat eta zahar gazteentzat. Gaur egun GAZTE izatea da gailurra, gailur-puntu hori ahalik eta gehien luzatu nahi dugu denboran.

Gezurra da gaztaroari errebeldia dagokion modu berean zahartzaroari konformismoa dagokiola dioen erranairua. Nor dago jubilatuen manifetan? Ikastola klandestinoak, borroka sindikaletan trebatutakoak... Hemendik 10 urtera belaunaldi berri bat ere iritsiko da zahartzarora: gaztetxeak antolatu zituztenak, feminismoaren bigarren belaunaldia, mila manifetan zaildutako gazteak.

Garai bateko zahartzaroari begira jarri eta estereotipoak besterik ez dugu ikusten: jakintsuak bai, baina haurtzarora bueltan, lagun berriak egiteko ez-gauza, gauza berriak ikasteko ezintasuna, adina izkutatu beharra... Edadismoa erabat presentea dago. Egungo zaharrek estereotipo horiek apurtzen ari dira. Zahartzaroa duintzen ari dira. Frogatzen ari dira zahartzaroan ere proiektuak egin ahal direla, eta ez atzera begira bizi.

Arantxa …

(e)k Arantxa Urretabizkaia(r)en Zahartzaroaren maparen bila liburuaren kritika egin du (Saiakera)

Danon onurarako liburua

5 izar

Liburua baiño, idazlan hau artikulo luze bat dala esango najeukek. Teknika periodistikuak, txataletan antolatziak, oso irakorterreza egitten jok; gaiñontzekua, gaixan interesak berak ipintzen jok.

"Beti gazte" gizarte honen ikuspegi kritikuan tonua gustau jatak. Ez dok erasokorra, edo erretxindua. Ostera, kuriosidadia galdu ez daben pertsona intelijente batek jubilau ostian bizitzeko gerazen dirazen urtiak (asko, batzutan) modu ezohiko eta amultsu baten hartzen jittuk. Dana bardintzeko, edo norbere ikuspegira ekartzeko tentaldixan jausi barik. Aniztasuna kontuan hartuta (goguak, egoera fisikuak eta ahalmenak). Osagille modura, balixo berezixa ikusten jetsat geriatria deritzogunan ikuspegittik, pertsoka zaharren despatologizaziñua dakarren aldetik.

Apunte bilduma bat dala jiñuat, bai, baiña liburua landuta jagok. Urretabizkaiak ez jittuk bere apunte guztiak batu eta braust bota; testuak billakaera logiko bat jaukak. Halan be, izaera probisionala jaukak, idazliak berak azpimarratuta: "Jakil badakit zahartzaroaren aurpegi batzuk aztertu ditudala lerrootan eta garrantzi handiko beste batzuk gelditu direla kanpoan, adibidez sexualitatea, erotismoa eta diru kontuak. Beraz, herren jaio …