Itzuli

(e)k Arantxa Urretabizkaia(r)en Zahartzaroaren maparen bila liburuaren kritika egin du (Saiakera)

Arantxa Urretabizkaia: Zahartzaroaren maparen bila (Paperback, Euskara language, Pamiela) 4 izar

Zahartzaroaz doa liburu hau, batez ere muga guztiak kontuan izanda ere maila handi batean geure …

Terra Incognita

4 izar

Belaunaldi berri bat iritsi da zahartzarora eta ez zaio gustatu han aurkitu duena. Gazte - Heldu - Zahar kategoriak aldatu egin dira. Garai batean heldua izatea zen bizitzaren gailurra. Egun, heldua gazte da zaharrentzat eta zahar gazteentzat. Gaur egun GAZTE izatea da gailurra, gailur-puntu hori ahalik eta gehien luzatu nahi dugu denboran.

Gezurra da gaztaroari errebeldia dagokion modu berean zahartzaroari konformismoa dagokiola dioen erranairua. Nor dago jubilatuen manifetan? Ikastola klandestinoak, borroka sindikaletan trebatutakoak... Hemendik 10 urtera belaunaldi berri bat ere iritsiko da zahartzarora: gaztetxeak antolatu zituztenak, feminismoaren bigarren belaunaldia, mila manifetan zaildutako gazteak.

Garai bateko zahartzaroari begira jarri eta estereotipoak besterik ez dugu ikusten: jakintsuak bai, baina haurtzarora bueltan, lagun berriak egiteko ez-gauza, gauza berriak ikasteko ezintasuna, adina izkutatu beharra... Edadismoa erabat presentea dago. Egungo zaharrek estereotipo horiek apurtzen ari dira. Zahartzaroa duintzen ari dira. Frogatzen ari dira zahartzaroan ere proiektuak egin ahal direla, eta ez atzera begira bizi.

Arantxa Urretabizkaiarenean bezala, koadrilan aspaldina dugu erabakita: elkartzen garen bakoitzean, gaixotasun bat eta gehienez ezagun baten heriotza... kitto. Ez dugu utziko gure ajeek elkarrizketa osoa kolonizatzen.

Zaintza da zahartzaroari lotutako beste kezka garrantzisu bat. Urretabizkaiaren ustetan, lau pertsona-mota dago munduan: zaintzaile izandakoak, zaintzaile direnak, zaintzaile izango direnak eta zaintzailea behar izango dutenak... eta batzuetan lauak batera.

Adinagatik izango da, baina gero eta gertuagoak ikusten ditut zahartzaroari buruzko debateak.