Itzuli
Arantxa Urretabizkaia: Zahartzaroaren maparen bila (Paperback, Euskara language, Pamiela) 5 izar

Zahartzaroaz doa liburu hau, batez ere muga guztiak kontuan izanda ere maila handi batean geure …

Danon onurarako liburua

5 izar

Liburua baiño, idazlan hau artikulo luze bat dala esango najeukek. Teknika periodistikuak, txataletan antolatziak, oso irakorterreza egitten jok; gaiñontzekua, gaixan interesak berak ipintzen jok.

"Beti gazte" gizarte honen ikuspegi kritikuan tonua gustau jatak. Ez dok erasokorra, edo erretxindua. Ostera, kuriosidadia galdu ez daben pertsona intelijente batek jubilau ostian bizitzeko gerazen dirazen urtiak (asko, batzutan) modu ezohiko eta amultsu baten hartzen jittuk. Dana bardintzeko, edo norbere ikuspegira ekartzeko tentaldixan jausi barik. Aniztasuna kontuan hartuta (goguak, egoera fisikuak eta ahalmenak). Osagille modura, balixo berezixa ikusten jetsat geriatria deritzogunan ikuspegittik, pertsoka zaharren despatologizaziñua dakarren aldetik.

Apunte bilduma bat dala jiñuat, bai, baiña liburua landuta jagok. Urretabizkaiak ez jittuk bere apunte guztiak batu eta braust bota; testuak billakaera logiko bat jaukak. Halan be, izaera probisionala jaukak, idazliak berak azpimarratuta: "Jakil badakit zahartzaroaren aurpegi batzuk aztertu ditudala lerrootan eta garrantzi handiko beste batzuk gelditu direla kanpoan, adibidez sexualitatea, erotismoa eta diru kontuak. Beraz, herren jaio da liburua". Esploraziño guztietan legez: terra incognitan barneratzen garanian, ondo dakigu egitten gabizen mapak probisionalak dirazela, hobetzeko modukuak, baiña halan be oso baliogarrixak.

Topografia horretan inkognita interesgarrixenetako bat: Urretabizkaial bere ama zanan lagun bi bisittatzian, bakotxa bere etxian bakarrik bildurrez bizi dana, bata iñor etxian sartuko eta jakon, bestia zeozer pasatzen bajako, iñor ezingo dalako sartu bera laguntzera. Idazliak ondorixo logikua argi ikusten jok: "Zergaittik ez alkarrekin bizi?". (p.96).