Zeru-lurren liburua

79 orrialde

Euskara hizkuntza

2023ko aza. 9a(e)an argitaratua

ISBN:
978-84-1360-381-0
ISBN-a kopiatu!
5 izar (2 berrikuspen)

2023ko Irun Hiriko Kutxa Literatura Sariaren irabazlea Poesia liburu ugari ditu egileak eta, bere azkenekoetan bezala, honetan ere, aurrekoen bidetik, natura, gizakia eta haien arteko harremana dira ardatz nagusiak. Egileak naturaren behaketatik abiatzen den hausnarketa poetikoa egin du liburu honetan, non gizakia bere minari aurrez aurre jartzen zaion, naturan, mezuak eta irakaspenak jasotzeari emana.

Edizio 1

(e)k Jon Gerediaga(r)en Zeru-lurren liburua liburuaren kritika egin du

Zeruak eta Lurrak

4 izar

Ezin da poema-liburu bat laburtu. Esan ahal da gustatu zaizun ala ez; zertaz hitz egiten duen; zeintzuk figura erabiltzen dituen, edota nolako sentsazioak sortzen dizkizun. Eta... horietaz ere ez zara erabat ziur egongo. #ZeruLurrenLiburua gustatu zait. Naturaz hitz egiten du... eta gizakiaz. Naturaren figurak etengabe ageri dira: zuhaitzak eta argia, besteen gainetik. Niri lasaitasuna transmititu dit, eskaintzatik hasita. Liburua zaurituei eskaini die, poesia minak baretzeko modu bat, sendagaia.

Natura. Ni neu kalekumea naiz. Nire haurtzaroan, arbolak arbol ziren eta loreak lore. Gerora mendizaletu egin nintzen. Lehen urteetan mendian jarduera fisikoa bilatzen nuen: izerdia, ahalegina. Denborarekin ikasi dut inguruarekin disfrutatzen. Eta hainbat zuhaitz eta lore bereizten ikasi ditut. Asko ez. Laubost zuhaitz (pagoa, haritza, hagina, pinua, makala...) eta bizpahiru lore (lilipak, liliak, azkari-loreak...). Natura maitatzen ikasi dut, izendatzen baino areago. Eskerrak PlantNet daukagun!

Ezagutzen dudan poeta bakarra da, euskaraz liburua amaitu ondoren, jarraian, erdaratu egiten duena. Ez dakit hori ona den. …

avatar for Uxue

baloratu du

5 izar

Gaiak

  • Natura
  • Bizitza
  • Heriotza

Zerrendak