Xomorropoemak

eta beste piztia batzuk

Azal gogorra, 80 orrialde

Euskara hizkuntza

2016ko aza. 21a(e)an Pamiela argitaletxea(e)n argitaratua.

ISBN:
978-84-7681-963-0
ISBN-a kopiatu!

OpenLibraryn ikusi

4 izar (12 berrikuspen)

Umeek literaturarekin duten lehen kontaktua poesiarekin dela ahazten zaigu sarritan. Txiki txikitako kanta, aho-korapilo eta hitz asmaketekin poesia sortzen dute berez eta natural. Irakurtzen hasten direnean, ordea, ipuin narratiboak eskaintzen dizkiegu eta poesia bazter batera utzi. Horrenbestez, urteekin poesiara hurbiltzen direnean arrotza egiten zaie, zaila eta konplikatua.

Katebegia hautsi ez dadin, eta era natural batean poesia lantzen jarrai dezaten asmoarekin sortu dira liburu hauek. Poesiak irudi berriak asmatzeko balio duelako, umeen irudimenari mugarik jarri gabe. Poesiak hizkuntza garatzeko eta berritzeko balio duelako. Erritmoa eta errima lantzeko ere baliagarriak dira poemak. Begietatik ez ezik, belarritik irakurtzen ikasi eta kantuetara hurbilpen bat erraztuz.

Edizio 1

(e)k Maite Mutuberria Larráyoz(r)en Xomorropoemak liburuaren kritika egin du

Xomorropoemak eta beste piztia batzuk

Baloraziorik ez

Poema liburu hau lau atal desberdinetan banatzen da, bakoitzak gai nagusi bat dauka eta bere barnean, hainbat poema. Poema batzuk luzeak dira, beste batzuk bi lerro baino ez dituzte. Poema liburu honen ezaugarri literario nagusiak, batetik, esperimentazio linguistikoa da. Liburuak hizkuntzarekin esperimentazio interesgarria aurkezten du, adierazpen poetikoaren forma berriak arakatuz eta konbentzio tradizionalei aurre eginez. Bestalde, irudimena eta sormena ukaezina da. Poemak irudi biziz eta metafora burutsuz beteta daude, irakurlearen irudimena suspertu eta hainbat gairi buruz hausnartzera gonbidatzen dutenak. Gainera, gai ugari daude. Poemek gai sorta zabala jorratzen dute, egunerokotasunetik hasi eta metafisikoraino, eta horrek esperientzia anitza eta aberasgarria eskaintzen dio irakurleari. Balio pedagogikoari dagokionez, alde batetik, sormena sustatzen du. Poesiak irakurleen sormena eta irudimena sustatzen dute, eta hori bereziki onuragarria izan daiteke ikasleentzat, literaturako eta pentsamendu kritikoko trebetasunak garatzeko. Bestalde, hausnarketa sustatzen du. Poemetako gaiek eta irudi iradokitzaileek gai sakon eta esanguratsuei buruz hausnartzera gonbidatzen dituzte irakurleak, eta horrek …

(e)k Maite Mutuberria Larráyoz(r)en Xomorropoemak liburuaren kritika egin du

XOMORROEK ORRO

4 izar

Guri ere kosk egin digute bertako xomorro eta piztiek. Haien koskaden ondorioz, Hiru Erregeen Maila bezain mendi altuak atera zaizkigu azalean, nekez joango zaizkigu bertatik.

Xomorroak eta bestelako piztiak protagonista ditugun liburu honetan, modu argi eta ulerterrazean adierazten dira poemak. Haurren interesekoak diren gaiak jorratzeak, poesia eramangarri bilakatu ez ezik, poesiara erakartzen ditu etxeko txikiak. Bertako poemen irakurketak bere irakurleak xomorrotzen ditu, urte batzuk igaro ondoren piztia bilakatuko direnak. Xomorroek, poemak irakurriaz, beren “moxorroak” janzteko aukera dute liburu osoan zehar, eta animalia hegodun, akuatiko, narras-marrasti, zein orrolari bilaka daitezke.

Txikitako kantuek, aho-korapiloek, hitz-jokoek, eta antzekoek, dinamikotasuna ematen diete liburu honetako poemei. Liburuaren errima eta kantuei eutsi nahian, ondorengoa bururatu zaigu (barkatu Leire eta Maite):

Xomorro txiki, xomorro maite, liburuan murgil zaitez, Piztiak ikusten bazaitu kris-kras kris-kas jango zaitu Ez nau jango! Jango zaitu!

(e)k Maite Mutuberria Larráyoz(r)en Xomorropoemak liburuaren kritika egin du

XOMORROPOEMAK ETA BESTE PIZTIA BATZUK

5 izar

Liburu dibertigarria da eta haurrentzat berezia izan daiteke, normalean ez baitaude ohituta poemak irakurtzera. Egia esan nahiko erraz irakurtzen den liburua da, letra tamaina aproposa baitauka eta poemetako batzuk oso laburrak baitira.

Poemei dagokionez, hitz joko eta errima asko daudela ikus daitezke, haurrek musikarekin lotu ditzatekenak. Hori horrela izanik, haurrentzat deigarriak izan daitezkeen poemak dira. Gainera, horri gehitu behar zaio liburu osoan zehar poemekin lotuta dauden hainbat irudi erakargarri agertzen direla eta nola ez, horrek poemak ulertzeko lagundu eta gazteen arreta eskuratzea eragin dezake.

Bestalde, teorikoki 6 urtetako haurrentzat bideratuta dagoen arren, nagusiagoentzat ere balio dezakeela uste dugu. Azken finean, mota askotako poemak biltzen dituen liburua baita, hala nola animaliei ingurukoak edota urtaroen ingurukoak. Horrekin lotuta, umoreak ere presentzia handia duela esango genuke, askotan poemak barre txikia ateratzea lortzen baitituzte.

Hau guztia kontuan izanik, haurrentzat liburu egokia eta interesgarria dela esango genuke, izan ere, literatura beste modu batean lantzeko aukera …

(e)k Maite Mutuberria Larráyoz(r)en Xomorropoemak liburuaren kritika egin du

Xomorropoemak eta beste piztia batzuk

Baloraziorik ez

"Xomorropoemak eta beste piztia batzuk" liburuan poema motzak daude 4 kapitulutan banatuta. Liburu erakargarria iruditu zaigu haurrak irakurtzeko bakarrik zein familian. Irudiz beteta dago. Marrazki horiek testuaren osagarriak dira, testuan kontatzen dena ilustratzen baitute. Poemak zein marrazkiak erakargarriak eta originalak dira. Gehienak animali eta intsektu desberdinen ingurukoak dira. Bestetik, haurrei interesa pizten dieten gaiak tratatzen ditu, hala nola, animaliak eta naturako fenomenoak. Gainera poema askotan animaliak pertsonifikatzen dituzte eta hori haurrek gustuko dute.

Elementu desberdinak erabiltzen dira. Adibidez, errepikapenak, errimak eta onomatopeia asko daude, baita galderak eta harridurak, eta anafora eta metafora asko erabiltzen dituzte ere eta hitzekin asko jolasten du. Horregatik haurren irudimena lantzeko eta ondo pasatzeko liburu bikaina da.

Haur txikientzat oso egokia ez dela iruditzen zaigu, ulertzeko zailtasunak izan ditzaketelako, baina 7 urtetik aurrerako haurrek irakurri dezakete.

(e)k Maite Mutuberria Larráyoz(r)en Xomorropoemak liburuaren kritika egin du

Xomorropoemak eta beste piztia batzuk

4 izar

Poemaz beteriko liburu hau umeentzako egokia iruditzen zaigu, poemak izateaz gain marrazki ugari baititu. Egia da olerki batzuk besteak baino zailagoak direla, eta zaila ikusten dugu 6 urteko haur batek ulertzeko, hala ere, dibertigarriak dira. Askotan, ez da beharrezkoa horiek guztiz ulertzea, baizik eta, momentu dibertigarri bat pasatzea eta umea poemen arlora gehiago hurbiltzea.

Horrez gain, hitz-jokoen bidezko poemak oso dibertigarriak iruditu zaizkigu, une oro aho-korapilo nahiz hitz-asmaketen bidez sormena eta irudimena lantzeko aukera eman baitigu. Beraz, liburu honek poemak modu dibertigarriago batean lantzeko aukera eskaintzen du, sormenari oztoporik jarri gabe.

(e)k Maite Mutuberria Larráyoz(r)en Xomorropoemak liburuaren kritika egin du

XOMORROPOEMAK ETA BESTE PIZTIA BATZUK

4 izar

Jakin badakigu, poemei ez zaiela behar bezain beste garrantzia eskaintzen, bigarren plano batean gelditzen baitira.

Leire Bilbao eta Maite Mutuberria idazleek idatzitako “Xomorropoemak eta beste piztia batzuk” liburuan, aldiz, poeman munduarekiko hurbilpen bat luzatzen digu. Bertan, poema erakargarri zein dibertigarriak aurki ditzazkegu, haurrei gustatzen zaizkien animali eta elementu naturalek presentzia handia baitute. Gainera, hitzekin, erritmoarekin, irudiekin eta humorearekin jolasten duen liburua da, eta horrek irakurterraza bilakatzen du. Hori dela eta, ikasleen emozioei lekua ematen dien liburua dela esan daiteke, eta eguneroko gaiak jorratzeko abagunea ematen du.

Laburbilduz, “Xomorropoemak eta beste piztia batzuk” liburua Lehen Hezkuntzako ikasleekin erabiltzeko gomendagarria eta aberasgarria iruditzen zaigu.

(e)k Maite Mutuberria Larráyoz(r)en Xomorropoemak liburuaren kritika egin du

XOMORROPOEMAK ETA BESTE PIZTIA BATZUK

4 izar

Liburu berezi baino baliagarria iruditzen zaigu haurrekin lantzeko, izan ere, irudimena eta sormena lantzen direla argi ikusi dugu. Horretaz gain, emozio eta sentimenduak plazaratzeko bide izan daiteke. Poemaren ezaugarrietan zentratuz, oso erakargarria iruditzen zaigu txikientzat. Hitzen jolasak eta ilustrazioak agertzen dira maiz, eta ulermenean laguntzen dute. Bestetik, ez dira oso poema luzeak eta beraz, haurrak nekatzeko aukerak murrizten dira. Horrez gain, erabiltzen diren ezaugarri literarioekin loturak egin ditzazkete, adibidez; metaforak edo errepikapenak. Azkenik, aipatzekoa iruditzen zaigu errimen erabilera, erakargarritasun hori handitzen dute eta.

(e)k Maite Mutuberria Larráyoz(r)en Xomorropoemak liburuaren kritika egin du

Txintxek- Xomorro poemak eta beste piztia batzuk

Baloraziorik ez

Etxeko txikiek literaturarekin duten lehen kontaktuan poesiarekin izaten da maiz, bai aho-korapilo edota asmakizunen bitartez izan. Xomorropoemak eta beste piztia batzuk liburuaren kasuan, animaliak lantzen dira gehienbat poesia sinplea eta arrunta erabiliz, baita errimak, irudiak, metaforak eta beste hainbat elementu. Baliabide egokia iruditzen zaigu haurrekin erabiltzerako orduan, poesiak irudi berriak asmatzeko balio baitu, baita irudimenari mugarik ez ezartzeko ere. Horrez gain, era transbersal batean, hainbat dira lantzen dira balio pedagogikoak, hala nola, fonemak, ahoskera, erritmoa, entonazioa… Hau da, aho eta begietatik irakurri beharrean, belarrietatik irakurtzen ikasteko aukera suertatzen die ipuin honek.

(e)k Maite Mutuberria Larráyoz(r)en Xomorropoemak liburuaren kritika egin du

XOMORROPOEMAK ETA BESTE PIZTIA BATZUK

Baloraziorik ez

Liburu dibertigarria da eta haurrentzat berezia izan daiteke, normalean poemak ez baitituzte irakurtzen. Hitz joko eta errima asko dituzten poemak direnez, haurrek musikarekin lotu ditzateke eta beraz, deigarriagoa egingo zaie. Bestalde, poemak bertan dauden irudi erakargarriekin lotuta daude eta horrek, gazteen arreta eskuratzea eragin eta ulergarria izatea ahalbidetzen du. Teorikoki 6 urtetik gorako haurrentzat bideratuta dago, hala ere gure ustez adin hori txikiegia da. Beraz, gaztetxoenek nagusi baten laguntzarekin irakurtzea komenigarria iruditzen zaigu.

Hau guztia kontuan izanik, haurrentzat liburu egokia eta interesgarria dela esango genuke, izan ere, azken finean, literatura beste modu batean lantzeko aukera ematen duelako.

(e)k Maite Mutuberria Larráyoz(r)en Xomorropoemak liburuaren kritika egin du

Balorazioa

Baloraziorik ez

Liburu honen hitz polit sinpleenak esanahi magikoak transmititzen dizkiete haurrei, honen poema bakoitzak, beraiekin bat sentiarazten. Poema hauek bata bestearekiko ezberdinak dira baina denek ezaugarri amankomun bat dute, guztietan animaliak ageri dira. Animalien presentziak erakargarritasun bat ematen die kontakizun laburrei irakurlearen grina sustatuz. Errepikapena eta onomatopieak agertzen dira eta honek haurrei irakurtzeko errazagoak bihurtzen dizkie poemak.

Poema hautan esanguratsua da istorio bakoitzak bere esanahi propioa duela baina denen artean haurrei irakaskuntza bat ematen die, balore batzuk erakutsiz eta bizitzari buruzko ikasketa eginez. Liburu honi esker gai ugari jorratzeko aukera izan dezakegu, gainera haurrei egokituta.

Bilduma honen istorioak xorromorroak bezalakoak dira, ustekabean aurkitu eta han geratzen dira gure buruan euren esentzia bat utzi intsektuen ziztada bezala. Liburu hau mundu guztiarentzat aproposa da, ulermen aldetik edozeinek uler dezakeelako. Familia giroan, lagun artean edo edozein momentutan gozatu daitezkeen poesiaz osatuta dago. Gainera, liburu honek erakusten digu poesiak ez daukala adinik.

(e)k Maite Mutuberria Larráyoz(r)en Xomorropoemak liburuaren kritika egin du

Xomorropoemak

5 izar

Liburu oso originala da eta haurrek haien mundua nolakoa den ikasteko beste modu bat proposatzen du. Poema luze zein motzak ditu errimaz eta musikalitatez beteak. Hitzez gain, irudi berezi eta erakargarriek apaintzen dute poema bakoitza, hauei kutsu desberdina emanez.

Umeentzat oso baliagarria den liburua dela uste dugu, sinesmenak, balio moralak, ortografia, aho korapiloak, asmakizunak... lantzen dituelako. Gainera, haurren munduko gaiak lantzen dituenez, hauen irudimena sustatzen du. Zalantzarik gabe, haurrekin lantzeko aukeraketa ezin hobea da hau!

(e)k Maite Mutuberria Larráyoz(r)en Xomorropoemak liburuaren kritika egin du

Liluragarria

Baloraziorik ez

Poema liburuetaz hitz egiten dugunean, hiztegi eta patroi konplexuak dituzten poema liburuak etorri ohi zaizkigu burura. Liburu hau ordea, sinpletasunez josita dago. Sinpletasunak askotan berezitasuna ekartzen du.

Liburu hau haurrentzako oso gomendagarria da, hain sinple eta ulerterrezak bezain politak diren poema liburuak ez baitira oso ohikoak. Egunerokoan bizi ohi ditugun egoerei buruz hitz egiten dute liburu honetako poemak. Ohiko eta ezagunak diren animalien inguruan ere hitz egiten du. Laburbilduz, haurrentzako garrantzitsuak diren gaiak jorratzen dira.

Metaforak eta hitz jokoak maiz erabiltzen dira, beraz, irudimena eta sormena lantzeko aproposa da, bai eta ondo pasatzeko ere!