MojitoTaldea (e)k Maite Mutuberria Larráyoz(r)en Xomorropoemak liburuaren kritika egin du
Xomorropoemak eta beste piztia batzuk
"Xomorropoemak eta beste piztia batzuk" liburuan poema motzak daude 4 kapitulutan banatuta. Liburu erakargarria iruditu zaigu haurrak irakurtzeko bakarrik zein familian. Irudiz beteta dago. Marrazki horiek testuaren osagarriak dira, testuan kontatzen dena ilustratzen baitute. Poemak zein marrazkiak erakargarriak eta originalak dira. Gehienak animali eta intsektu desberdinen ingurukoak dira. Bestetik, haurrei interesa pizten dieten gaiak tratatzen ditu, hala nola, animaliak eta naturako fenomenoak. Gainera poema askotan animaliak pertsonifikatzen dituzte eta hori haurrek gustuko dute.
Elementu desberdinak erabiltzen dira. Adibidez, errepikapenak, errimak eta onomatopeia asko daude, baita galderak eta harridurak, eta anafora eta metafora asko erabiltzen dituzte ere eta hitzekin asko jolasten du. Horregatik haurren irudimena lantzeko eta ondo pasatzeko liburu bikaina da.
Haur txikientzat oso egokia ez dela iruditzen zaigu, ulertzeko zailtasunak izan ditzaketelako, baina 7 urtetik aurrerako haurrek irakurri dezakete.