Itzuli

(e)k Maite Mutuberria Larráyoz(r)en Xomorropoemak liburuaren kritika egin du

Maite Mutuberria Larráyoz, Leire Bilbao Barruetabeña: Xomorropoemak (Hardcover, Euskara language, 2016, Pamiela argitaletxea) 4 izar

Umeek literaturarekin duten lehen kontaktua poesiarekin dela ahazten zaigu sarritan. Txiki txikitako kanta, aho-korapilo eta …

XOMORROEK ORRO

4 izar

Guri ere kosk egin digute bertako xomorro eta piztiek. Haien koskaden ondorioz, Hiru Erregeen Maila bezain mendi altuak atera zaizkigu azalean, nekez joango zaizkigu bertatik.

Xomorroak eta bestelako piztiak protagonista ditugun liburu honetan, modu argi eta ulerterrazean adierazten dira poemak. Haurren interesekoak diren gaiak jorratzeak, poesia eramangarri bilakatu ez ezik, poesiara erakartzen ditu etxeko txikiak. Bertako poemen irakurketak bere irakurleak xomorrotzen ditu, urte batzuk igaro ondoren piztia bilakatuko direnak. Xomorroek, poemak irakurriaz, beren “moxorroak” janzteko aukera dute liburu osoan zehar, eta animalia hegodun, akuatiko, narras-marrasti, zein orrolari bilaka daitezke.

Txikitako kantuek, aho-korapiloek, hitz-jokoek, eta antzekoek, dinamikotasuna ematen diete liburu honetako poemei. Liburuaren errima eta kantuei eutsi nahian, ondorengoa bururatu zaigu (barkatu Leire eta Maite):

Xomorro txiki, xomorro maite, liburuan murgil zaitez, Piztiak ikusten bazaitu kris-kras kris-kas jango zaitu Ez nau jango! Jango zaitu!