Tara (e)k Maite Mutuberria Larráyoz(r)en Xomorropoemak liburuaren kritika egin du
Xomorropoemak eta beste piztia batzuk
4 izar
Poemaz beteriko liburu hau umeentzako egokia iruditzen zaigu, poemak izateaz gain marrazki ugari baititu. Egia da olerki batzuk besteak baino zailagoak direla, eta zaila ikusten dugu 6 urteko haur batek ulertzeko, hala ere, dibertigarriak dira. Askotan, ez da beharrezkoa horiek guztiz ulertzea, baizik eta, momentu dibertigarri bat pasatzea eta umea poemen arlora gehiago hurbiltzea.
Horrez gain, hitz-jokoen bidezko poemak oso dibertigarriak iruditu zaizkigu, une oro aho-korapilo nahiz hitz-asmaketen bidez sormena eta irudimena lantzeko aukera eman baitigu. Beraz, liburu honek poemak modu dibertigarriago batean lantzeko aukera eskaintzen du, sormenari oztoporik jarri gabe.