Erabiltzailearen profila

Ainhoadome

Ainhoadome@paperjale.eus

duela 6 hilabete, 3 aste(e)an batu zen

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Ainhoadome(r)en liburuak

No books found.

(e)k Iñigo Astiz Martinez(r)en Joemak eta polasak liburuaren kritika egin du

Iñigo Astiz Martinez, Maite Mutuberria Larráyoz: Joemak eta polasak (2019, Elkar) 5 izar

Ume listoentzat edo heldu tontoentzako poema liburua da hau. Iñigo Astiz idazleak eta Maite Mutuberriak …

JOEMAK ETA POLASAK

5 izar

Iñigo Astizen poema liburu hau ez da ikustera ohituta gauden olerki bilduma arrunt bat, letrekin, hitzekin, esanahiekin, soinuekin eta ilustrazioekin jolasten duen obra bat da, ikutu umoristikoak dituena.

Gure kasuan, etorkizuneko irakasle izango garen honetan, ikusi ahal izan dugu umeek literaturarekin duten lehen kontaktua poesiarekin izan ohi dela eta literatura mota hau itzalean geratu ohi dela. Gainera, orokorrean, poemak astunak izan daitezke haurrentzat eta interpretaziorako zailak. Baina, Iñigo Astizen poema liburu hau aukera egokia da haurrekin olerkiak modu arin, dibertigarri eta originalean lantzeko.

Izan ere, bertan ageri diren poemek hitz jolas umoretsu zein jolas bisual ugari planteatzen dituzte, haurrak poemetan murgilduz. Gainera, gai anitzak lantzen dituztenez, ez dago aspertzeko unerik. Poemak amaitu direla pentsatzen baduzu ere, aurkibidea irakurtzen hasi eta hori ere beste poema bat dela ohartzen zara, berriz ere idazlearen originaltasuna agerian utziz.

Amaitzeko, Maite Mutuberriaren ilustrazioak ere, ulermena errazten duten marrazki oso dibertigarri eta originalak iruditu zaizkigu.

(e)k Maite Mutuberria Larráyoz(r)en Xomorropoemak liburuaren kritika egin du

Maite Mutuberria Larráyoz, Leire Bilbao Barruetabeña: Xomorropoemak (Hardcover, Euskara language, 2016, Pamiela argitaletxea) 4 izar

Umeek literaturarekin duten lehen kontaktua poesiarekin dela ahazten zaigu sarritan. Txiki txikitako kanta, aho-korapilo eta …

XOMORROPOEMAK ETA BESTE PIZTIA BATZUK

4 izar

Jakin badakigu, poemei ez zaiela behar bezain beste garrantzia eskaintzen, bigarren plano batean gelditzen baitira.

Leire Bilbao eta Maite Mutuberria idazleek idatzitako “Xomorropoemak eta beste piztia batzuk” liburuan, aldiz, poeman munduarekiko hurbilpen bat luzatzen digu. Bertan, poema erakargarri zein dibertigarriak aurki ditzazkegu, haurrei gustatzen zaizkien animali eta elementu naturalek presentzia handia baitute. Gainera, hitzekin, erritmoarekin, irudiekin eta humorearekin jolasten duen liburua da, eta horrek irakurterraza bilakatzen du. Hori dela eta, ikasleen emozioei lekua ematen dien liburua dela esan daiteke, eta eguneroko gaiak jorratzeko abagunea ematen du.

Laburbilduz, “Xomorropoemak eta beste piztia batzuk” liburua Lehen Hezkuntzako ikasleekin erabiltzeko gomendagarria eta aberasgarria iruditzen zaigu.