iraticillero (e)k Maite Mutuberria Larráyoz(r)en Xomorropoemak liburuaren kritika egin du
XOMORROPOEMAK ETA BESTE PIZTIA BATZUK
4 izar
Liburu berezi baino baliagarria iruditzen zaigu haurrekin lantzeko, izan ere, irudimena eta sormena lantzen direla argi ikusi dugu. Horretaz gain, emozio eta sentimenduak plazaratzeko bide izan daiteke. Poemaren ezaugarrietan zentratuz, oso erakargarria iruditzen zaigu txikientzat. Hitzen jolasak eta ilustrazioak agertzen dira maiz, eta ulermenean laguntzen dute. Bestetik, ez dira oso poema luzeak eta beraz, haurrak nekatzeko aukerak murrizten dira. Horrez gain, erabiltzen diren ezaugarri literarioekin loturak egin ditzazkete, adibidez; metaforak edo errepikapenak. Azkenik, aipatzekoa iruditzen zaigu errimen erabilera, erakargarritasun hori handitzen dute eta.