27 pages

Published March 16, 2019 by Elkar.

ISBN:
978-84-9027-968-7
Copied ISBN!

View on OpenLibrary

5 stars (22 reviews)

Ume listoentzat edo heldu tontoentzako poema liburua da hau. Iñigo Astiz idazleak eta Maite Mutuberriak jolasean eginikoa, poemaz eta ilustrazioez osatua. Jostaria eta umoretsua ez ezik, iradokitzailea eta sortzailea. Ondo pasatu eta hitzen eta ilustrazioen indar iradokitzaileaz gozatzeko

1 edition

JOEMAK ETA POLASAK

5 stars

Iñigo Astizen poema liburu hau ez da ikustera ohituta gauden olerki bilduma arrunt bat, letrekin, hitzekin, esanahiekin, soinuekin eta ilustrazioekin jolasten duen obra bat da, ikutu umoristikoak dituena.

Gure kasuan, etorkizuneko irakasle izango garen honetan, ikusi ahal izan dugu umeek literaturarekin duten lehen kontaktua poesiarekin izan ohi dela eta literatura mota hau itzalean geratu ohi dela. Gainera, orokorrean, poemak astunak izan daitezke haurrentzat eta interpretaziorako zailak. Baina, Iñigo Astizen poema liburu hau aukera egokia da haurrekin olerkiak modu arin, dibertigarri eta originalean lantzeko.

Izan ere, bertan ageri diren poemek hitz jolas umoretsu zein jolas bisual ugari planteatzen dituzte, haurrak poemetan murgilduz. Gainera, gai anitzak lantzen dituztenez, ez dago aspertzeko unerik. Poemak amaitu direla pentsatzen baduzu ere, aurkibidea irakurtzen hasi eta hori ere beste poema bat dela ohartzen zara, berriz ere idazlearen originaltasuna agerian utziz.

Amaitzeko, Maite Mutuberriaren ilustrazioak ere, ulermena errazten duten marrazki oso dibertigarri eta originalak iruditu zaizkigu.

Berritzailea

5 stars

Poesia planteatzeko modu oso berritzaile bat. Liburu hau poema txikiz osatuta dago. Poema hauek, motzak izateaz gain, jolas moduan proposatuta daude, eta honek hauen irakurketa eta geroko hausnarketa asko errazten du. Liburuan zehar ilustrazio asko daude, eta hauek ere askotan poemaren interpretazioan laguntzen dute. Poema liburu hau lagun batekin irakurri dut, poema bakoitza txandaka ozenean errezitatuz. Oso dibertigarria izan da bakoitzaren atzean dagoen esanahia bilatzea eta honi buruz hausnartzea. Oso liburu aproposa iruditzen zait haur batek irakurtzeko eta poesiaz gozatzeko. Oso lan ona iruditu zait, zorionak!

Literaturarekin jolasten

4 stars

Joemak eta Polasak izeneko poema liburuaren helburu nagusia jolasa da. Hortaz, poema erakargarriak agertzen dira, izan ere, hitz-jokoen presentzia handia dago. Adibidez, grafiarekin jolasten du, errepikapena erabiltzen du, errima, asmakizunak…

Hasieratik bukaerara jolas bat da, azaletik hasita, kontraportadara arte, poema guztiak sartuta. Idazleak ere beraien burua aurkezteko, jolasaz baliatzen dira. Horrez gain, ilustrazioak ere baditu, eta horiek jolasa jarraitzen dute, jolas grin hori aldarrikatuz. Beraz, literatura modu berezi batera lantzeko aukera ematen duela iruditzen zaigu, sormena eta dibertsioa bultzatuz.

Azkenik, garrantzitsua iruditzen zaigu aipatzea nahiz eta haur eta gazte literaturaren barnean egon, edozein adinetako pertsonak irakur dezakeela poema liburua. Izan ere, literaturaz gozatzeko aukera paregabea ematen du.

KASALOP KAMEOJ

No rating

Erraza egin al zaizu izenburua irakurtzea? Poemez beteriko liburu honetan horrelako hitz jokoak topa ditzazkezu. Baita zure ulermena eta sormena martxan jarriko dituen beste hainbat erronka ere, izan ere, poema batzuetan hitz edo hzki flta nabaituo duzu, perspektiba aldatua ikusiko duzu etab. Komunikazio-trebetasun berriak garatzeko baliagarria da. Baina, zergatik irakurtzen dizkiegu haurrei ipuinak eta ez poemak? Bai eskolan eta bai etxean liburuak irakurtzera bideratzen gaituzte. Guri, adibidez, ez digute iñoiz poemarik errezitatu, eta ez dugu esku artean eduki poemez beteriko liburu bat. Joemak eta polasak irudimena garatzen laguntzen duen liburua da, askatasuna ematen digu, hitzekin jolastera eramaten gaitu, gozatzera. Haur, gazte edo helduentzat erabilgarria dela deritzogu, denok baitugu disfrutatzeko askatasuna.

Originala

4 stars

Gure ustez, liburu oso originala da, normalean haur eta gazte literaturako liburuetan ikusten ez dena. Oso gutxitan poesia lantzen da haurrekin eta gainera era originalean lantzen da, hau da, hitz jokoak ditu, elementu ezberdinak ditu, hala nola, puntuak hitzen artean, buruz beherako esaldiak, alderantziz irakurri beharreko esaldiak etab.. Honen ondorioz pentsatzen dugu egokia dela liburu hau, literatura lantzeko beste modu bat delako, eta ez betiko liburuak irakurriz

Joemak eta Polasak

5 stars

Liburu hau, baliagarria izan daiteke Lehen Hezkuntzako ikasleei poemak gerturatzeko, izan ere, orokorrean haurrek ez dute poesiarik irakurtzen eta beraientzat mundu hau guztiz ezezaguna da. Hori uste dugu, oso kolore erakargarriz beteta dagoelako eta poemetan lantzen diren gaiak haien egunerokotasunarekin lotura izan dezaketelako. Horretaz gain, liburuan agertzen diren poemetako batzuk jolas moduan planteatuta daude, hortaz, haurrentzat oso erakargarria izan daiteke, oso ondo pasa dezaketelako liburu hau irakurtzen. Bestalde, umorea nahiko lantzen du, uste dugu haurrei farregura sortzeko gai dela liburu hau. Haurrentzako liburu erakargarria, umoretsua bezain jostaria, ilustrazio koloretsuz beterikoa. Idazleak bere aldetik, oso estilo originala erakusten du bere letretan. Bukatzeko uste dugu, ikasleek poema liburu hau irakurtzen badutela, irudimena landu dezaketela, liburu hau oso iradokitzailea delako.

eetxerA eeramatekO mmodukoA

No rating

Poema liburu batez ari garenean formaltasun sakontasun sakonago batez eta ulertezinez ari garela uste dute askok. Liburu honek ordea, egunerokoan dauden elementu sinpleak batu eta jolasaren bitartez batzen ditu. Haur, gazte edo helduentzat erabilgarri eta berezia izan daitekeen horietako da. Hitz joko asko daude norbaiderik gabeak eta zenbakirik gabeak. Poemek irekitzen diguten mundu imaginatibora lekua utzi eta gozatzeko liburua dugu. Eta kontuz behar bada uste baino hoebto pasako duzula, uzti zure heldutasun konplexuak.