Ainhoadome (e)k Iñigo Astiz Martinez(r)en Joemak eta polasak liburuaren kritika egin du
JOEMAK ETA POLASAK
5 izar
Iñigo Astizen poema liburu hau ez da ikustera ohituta gauden olerki bilduma arrunt bat, letrekin, hitzekin, esanahiekin, soinuekin eta ilustrazioekin jolasten duen obra bat da, ikutu umoristikoak dituena.
Gure kasuan, etorkizuneko irakasle izango garen honetan, ikusi ahal izan dugu umeek literaturarekin duten lehen kontaktua poesiarekin izan ohi dela eta literatura mota hau itzalean geratu ohi dela. Gainera, orokorrean, poemak astunak izan daitezke haurrentzat eta interpretaziorako zailak. Baina, Iñigo Astizen poema liburu hau aukera egokia da haurrekin olerkiak modu arin, dibertigarri eta originalean lantzeko.
Izan ere, bertan ageri diren poemek hitz jolas umoretsu zein jolas bisual ugari planteatzen dituzte, haurrak poemetan murgilduz. Gainera, gai anitzak lantzen dituztenez, ez dago aspertzeko unerik. Poemak amaitu direla pentsatzen baduzu ere, aurkibidea irakurtzen hasi eta hori ere beste poema bat dela ohartzen zara, berriz ere idazlearen originaltasuna agerian utziz.
Amaitzeko, Maite Mutuberriaren ilustrazioak ere, ulermena errazten duten marrazki oso dibertigarri eta originalak iruditu zaizkigu.