iraticillero (e)k Iñigo Astiz Martinez(r)en Joemak eta polasak liburuaren kritika egin du
Berritzailea
5 izar
Poesia planteatzeko modu oso berritzaile bat. Liburu hau poema txikiz osatuta dago. Poema hauek, motzak izateaz gain, jolas moduan proposatuta daude, eta honek hauen irakurketa eta geroko hausnarketa asko errazten du. Liburuan zehar ilustrazio asko daude, eta hauek ere askotan poemaren interpretazioan laguntzen dute. Poema liburu hau lagun batekin irakurri dut, poema bakoitza txandaka ozenean errezitatuz. Oso dibertigarria izan da bakoitzaren atzean dagoen esanahia bilatzea eta honi buruz hausnartzea. Oso liburu aproposa iruditzen zait haur batek irakurtzeko eta poesiaz gozatzeko. Oso lan ona iruditu zait, zorionak!