Nire minaren etxean

, #044

Azal biguna, 132 orrialde

Euskara hizkuntza

2022ko mar. 8a(e)an Elkar(e)n argitaratua.

ISBN:
978-84-1360-255-4
ISBN-a kopiatu!

OpenLibraryn ikusi

5 izar (9 berrikuspen)

Ez da txantxetako gaia: liburu honen egilea, Iñigo Antsorregi Dierez, bere burua hiltzeko zorian egon zen, agur-mezua ere prestatuta, depresioak horraino eramanda.

Ez da txantxetako kontua, baina idazleak broma giroan kontatu nahi izan digu bere prozesua: zerk piztu zion gaitza, nola iritsi zen horra, nola sentitzen zen egun haietan, eta baita nola lortu zuen ateratzea.

Ez da txantxetako arazoa gaixotasun mentalek daukaten zabalkundea eta gizartean sortzen duten estigma. Horregatik da bi aldiz eskertzekoa autorearen lana, bere minaren etxea jendaurrean erakusteagatik eta egoera horretan dauden guztiei laguntzeagatik.

Edizio 1

(e)k Iñigo Antsorregi Dierez(r)en Nire minaren etxean liburuaren kritika egin du (Ezta baida, #044)

Behar-beharrezkoa

4 izar

Bere kodigo formalekin dakadazen arazuak gaindittuta, mamiña dok hamen inportantiena. Idazliak berak jiñok modu garden-gardenian: "Gaiari buruz hitz egitea lagungarria dela ohartu naiz. Onura asko dakar. Ez niretzat bakarrik. Horregatik idatzi dut liburu hau. Irakurle maitea, ez dakit zein den zure egoera... Depresioan aurkitzen bazara, gauza asko azpimarratu nahi dizkizut (...)". Nere ustez, ondo baiño hobeto lortzen jok helburua; eta liburu hau aldian izango juat beti, nere inguruko batek premiñia dakanerako. Eskerrikasko Iñigo.

(e)k Iñigo Antsorregi Dierez(r)en Nire minaren etxean liburuaren kritika egin du (Ezta baida, #044)

Beharrezkoa, mila esker, Iñigo.

4 izar

Beharrezko liburua. Ariketa zintzo eta umoretsua gure garaiko pandemia handienaren inguruan: depresioa. Umorea lagun, depresio eta suizidioaz ari zaigu Iñigo bere minaren etxetik. Bitxia da nola bakoitzaren zuloa ezberdina izan arren, gaixotasunak badituen bertatik pasa garenontzat zona komunak direnak Hala nola, Txominen ahotsa lakarra. Depresioa ulertu eta naturalizatzeko saikera ederra.

(e)k Iñigo Antsorregi Dierez(r)en Nire minaren etxean liburuaren kritika egin du (Ezta baida, #044)

Oso ariketa zintzoa

5 izar

Ariketa zintzoa egiten du Iñigok liburu honetan. Seguruenik ez da erraza izan jendartearen aurrean horrela biluztea, beraz, meritu handia du. Gaixotasun mentalen gaia zaindu beharreko gaia da eta oso baliatzuak dira honelako bizipenak (ez da euskaraz aurkituko duzuen bakarra. Eskerrik asko guztiei).

Uste dut merezi duela tartetxo bat eskaintzea eta esperientzia hau ezagutzea. Zeren, agian (eta hobe hala ez balitz), zer gertatzen den identifikatzen jakitea laguntza eskatzen jakiteko lehen urratsa izan daiteke.

avatar for Urko

baloratu du

5 izar
avatar for Mendilarre

baloratu du

5 izar
avatar for indezent

baloratu du

4 izar
avatar for mikelgs

baloratu du

5 izar

Zerrendak