Lurbinttoko ohoinak

Paperback, 112 orrialde

Euskera hizkuntza

2022ko aza. 2a(e)an Elkar(e)n argitaratua.

ISBN:
978-84-1360-263-9
ISBN-a kopiatu!
3 izar (6 berrikuspen)

1795, Konbentzio Gerla bukatu berria da. Gudu-zelaian, deportazio eremuetan edo exilioan egon direnek etxerako bidea hartu dute.

Herrira arribatzean, haietarik ainitzek, beren etxe eta lurrak okupatuak, kixkaliak edo barreatuak atzeman dituzte.

Ezpeleta, Itsasu edo Kanbo inguruetako soldadu ohi zonbait, gerlak eman dien esperientziaz (eta armez) horniturik, deportatu eta exiliatu ohi batzuekin elkartu dira, eta mendeku gosez dagoen talde antolatu bat osatu dute.

Bi urtez, Lapurdi ekialde horretan, deportaziora, exiliora edo gerlara igorri zituztenak jazarri dituzte, haien etxeetan ebatsiz eta egitate bortitzak burutuz. Lurbintto deritzon eremuan dute beren gordelekua...

Edizio 1

(e)k Adur Larrea(r)en Lurbinttoko ohoinak liburuaren kritika egin du

Gure historiako pasarte ezezagunak

4 izar

Niretzat behintzat ezezagunak ziren Frantziako Iraultzak, eta ondorengo Konbentzio gerrak Euskal Herrian izan zituzten eragin lazgarriak. Euskarazko Wikipedian liburua irakurtzen adina denbora, edo gehiago, pasa dut. Komikiaren haritik tiraka esplizituki aipatzen ez direnak ere aurkitu ditut, adibidez Gipuzkoako Errepublikarena. Gomendagarria, baina pertsonaietan gehiago sakondu izana eskertuko nuke.

(e)k Adur Larrea(r)en Lurbinttoko ohoinak liburuaren kritika egin du

Historia ezagutzeko balio du

3 izar

Euskal Herriko historia zati ezezagun bat argian jartzeko balio duen komikia, ondo dokumentaturik, baina nire iritziz erritmoa falta zaio. Oso zuzena izan daiteke historikoki, baina barne istorian pertsonaia asko nahasten dira, eta egoera konplikatua izanik oso gainetik azaltzen ditu; jarraipena zailduz. Paisai asko eta marrazki nahiko estatikoak iduritu zaizkit, bereziki bortizkeria eta mugimengu falta duela esango nuke. Baditu pasarte onak ere, baina testu liburu edo entsegu bezala polita izan daiteekena komiki formatuan jartzean apika zerbait falta zaio.

avatar for Izaro

baloratu du

2 izar

Zerrendak