Erabiltzailearen profila

Oier Gorosabel Larrañaga

txikillana@paperjale.eus

duela 3 urte, 2 hilabete(e)an batu zen

Hamen nere arrantza literarixuak: hor zihar "peskautako" liburuak, eta eurei buruzko "rebuznoak".

Bookrastinatingen nenguan, ondiok trukillua harrapau barik. Han falta jatana, hamen ikasiko ete dot?

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Oier Gorosabel Larrañaga(r)en liburuak

Orain irakurtzen

(e)k Marquis de Sade(r)en Las 120 Jornadas de Sodoma(r)i buruzko iruzkina egin du

Marquis de Sade: Las 120 Jornadas de Sodoma (Paperback, Gaztelera language, 1984, Fundamentos) 3 izar

Begiratu bihar izan juat: - Albano eta bere aingeruak. es.m.wikipedia.org/wiki/Francesco_Albani

Gauza batzuk irakortzia gogorra eta desatsegiña egitten jatak. Ba jakixat antxiñan (absolutismotik atzerago, esan gura dot) gizartia infrañua zala, klase bajuendako. Askotan, aberatsen mendeko txirikillak baiño ez zitttuan, nahierara erabilli, ustiatu, bortxatu edo hil zeikiazenak kapritxo hutsez, eta dohan. Horixe erakusten dok hamen: protagonista kuadrilliak bere aprobetarako jiratzen dittuezen neska-mutillak ganadua dittuk, zentzu txarrian. Bahittuta, senidiak hilda... Terriblia dok konturatzia hori nahikua normala zala lehen, maitaliak eskuratzeko.

Eta gero pederastixian kontua jagok. Ea: batzutan adin legalakin zalantzak sortu leikez (vide Traci Lords), baiña hamengo "giza ganau" askok.... 12-15 urte jaukak! Nere ume bixen edadia dok hori. Latza dok hori irunstia, nahiz eta jakin antxiñan hori baiño gaztiagotik ezkontarazten zittuala, askotan gogoz kontra. Izan be, edadia gora behera, kontu nagusixa baietza dok: zertan oiñarrittu leike 40 urteko baten eta 12 urteko baten arteko harremana? Bardinttasunian, nekez. Gehixago, manipulaziñuan eta indarrian.

Egixa …

Marquis de Sade: Las 120 Jornadas de Sodoma (Paperback, Gaztelera language, 1984, Fundamentos) 3 izar

Pufa! Hau pelikulian bide beretik joiak. Uste eze katalogo bat edo listin telefonikua irakortzia bezain astuna izan leikiala, baiña tira: Biblixian tostoia irakortzia lortu baneban, hau ez? Horixe baietz. Hori bai, prologo/epilogo bat eskertuko najeukek, eta ez jaukak: interneten billauko juat, XVIII mendeko edozein idazlan hobeto ulertzeko ezinbestekua eresten jetsat-eta.

erabiltzailea Ioannes Leiçarraga(r)en Iesus Christ Gure Iaunaren Testamentu Berria irakurtzen hasi da

Ioannes Leiçarraga, Joanes Leizarraga: Iesus Christ Gure Iaunaren Testamentu Berria (Paperback, Basque language, 2020, Josu Lavin) 3 izar

Jesus Krist Gure Jaunaren Testamentu Berria Joanes Leizarraga lapurtar apaiz protestanteak Arroxelan 1571n argitaratutako liburua …

Opari xelebria eta estimatua egin jestek: Ioannes Leizarragak 1571ian argitaratutako Testamentu Barrixa! Liburuan gaixa ez dok nere gustokuena. Oin dala urte batzuk Biblixia irakorri najuan (ondo kostauta! Kalidade literarixua ez dok ez, gaurko estandarren neurrikua) eta ez jeustan berrirakurketarako gogo haundirik laga. Baiña argitalpen honen interesa nun dagon? Euskeran, bistan dok. Eta XVI gizaldiko bizimoduan gaiñian emoten daben ikuspegixian (liburuan, orduko jentiari emondako aholkuak eta azalpenak jagozak). Horrek bai dittuk interesgarrixak, eta ohiko liburuenen moduan irakorriko ez badot be, atsegiñez erabilliko juat esku artian.

John Godey: Pelham Uno Dos Tres (Hardcover, Spanish language) Baloraziorik ez

Cuatro hombres al límite tienen a Nueva York bajo control. Agazapados entre la muchedumbre frenética …

Artefaktu ona

Baloraziorik ez

Artefakto ederra. %100 New York (hala saltzen juek behintzat), sekulan bertan izan barik hango txokuekin ohittuta gagozenondako hur-hurreko hirixari pultsua hartzeko balixo jeskuena. Izan be, bahiketian atxakixiakin horixe dok erakusten jakuna: hirixa, tuneletan arnasten; jente ufalen zirkulaziñua, bere zanetan; ulertzeko gatxak dirazen portaerak, bere nerbio sisteman... Erritmuan maneju bikaiña, oso gustora irakortzen dan nobela berezi honetan (best sellerren kanonetik aparte).

(e)k John Godey(r)en Pelham Uno Dos Tres(r)i buruzko iruzkina egin du

John Godey: Pelham Uno Dos Tres (Hardcover, Spanish language) Baloraziorik ez

Cuatro hombres al límite tienen a Nueva York bajo control. Agazapados entre la muchedumbre frenética …

Zelan menderatzen daben ritmua idazliak. Ez nauk harritzen hain liburu ezaguna izatia. Eta "zine" klabian idatzitta.

Bestalde, kuriosua dok soziologia txatala: "masak" (kale jente moltzuak) betetzen daben papela, beste pertsonaje bat legez.

(e)k La Segunda Guerra Mundial(r)i buruzko iruzkina egin du

La Segunda Guerra Mundial (Spanish language, 2004) 4 izar

Bueno, gerria legez, astuna dok. Biharbada Antonio pikoletuak, historialari militarra bera, gustora jarraittuko jittuk gudari, dibisiño eta ejerzito guztien juan-etorrixak, erasuak, kontraerasuak, retiradak, u-bootiak, mongomerixak eta Rimmel mariskalak (La Zorra del Desierto), baiña neretako larregi dok. Etxaukat-eta HAINBESTEKO interesik. Amaittukot liburua, bai horixe: baiña plazerrezko irakorketia baiño, nere hutsune haundi hori betetzeko eginbihar modura hartzen dotelako. Aprobetxau egin bihar juat gaiñera: argitalpen ederra dok-eta, ondo maketauta, argazki ikusgarrixak, mapa ugari... beste edozein liburu asko be astunagua egingo jataan, seguro.