Erabiltzailearen profila

Oier Gorosabel Larrañaga

txikillana@paperjale.eus

duela 2 urte, 10 hilabete(e)an batu zen

Hamen nere arrantza literarixuak: hor zihar "peskautako" liburuak, eta eurei buruzko "rebuznoak".

Bookrastinatingen nenguan, ondiok trukillua harrapau barik. Han falta jatana, hamen ikasiko ete dot?

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Oier Gorosabel Larrañaga(r)en liburuak

Orain irakurtzen

Samuel Shellabarger: El paladín de la corona (Hardcover, gaztelera language, Editorial Éxito) 3 izar

Francia, año 1523. Blaise de Lalliere, joven soldado al servicio de Su Majestad, regresa, precediendo …

Harrittuta nauka: Ivanhoe estiloko karikatura bat espero najuan, 1940 hamarkadako pelikula superfizialen estiluan, baiña ondo girotutako nobela bat topau juat, historia liburuetako gertakari nagusixez gain, XVI. mendeko Europako jentian bizimodua irudikatzen dabena.

Irwin Shaw: El Baile De Los Malditos (Hardcover, Spanish language, 1960, Planeta) 3 izar

Ittuen arteko bizitzia

3 izar

Faktore anakronikua aplikauta (beste garai bateko best sellerren estandarrak), liburu bikaina begittandu jatak. II Mundu Gerrako ittu nagusixak ezagunak dittuk, baiña liburuetan agertzen dirazen gertakari famosuen artian, jentia eta soldauak bizi egitten zittuan; horixe da liburu honek kontatzen dabena, eta interes berezixa emoten detsana. Hiru protagonisten historiak, gaiñera, modu "zikiñian" txirikordatuta jagozak, hau da, sinisgarrixa dan modu baten, artefakto literarixo askotan ikusten dogun modu perfektuan barik. Dana dala, azkenengo zatixan irabazlien kontakizuna eta moldiak nagusitzen dittuk (epikia, soldauen arteko elkartasuna, armada aliauen txungotasun guztian azpixan, zintzotasuna dagola, eta alemanen zintzotasunan azpixan, gaiztotasuna...) amaiera mingotx konbentzionalakin biribilduta.

Liburua amaittu arte, etxuat begiratu nahi izan autorian biografixarik. Oin hobeto ulertzen juat, autoriak lehen eskutik ezagutzen zebala antisemitismua, eta Europako gudu zelaixen girua. Ezagun dok bai, benetakotasun haundiko pasartiak jagozak.

(e)k Iñigo Antsorregi Dierez(r)en Nire minaren etxean liburuaren kritika egin du (Ezta baida, #044)

Iñigo Antsorregi Dierez: Nire minaren etxean (Paperback, Euskara language, 2022, Elkar) 5 izar

Ez da txantxetako gaia: liburu honen egilea, Iñigo Antsorregi Dierez, bere burua hiltzeko zorian egon …

Behar-beharrezkoa

4 izar

Bere kodigo formalekin dakadazen arazuak gaindittuta, mamiña dok hamen inportantiena. Idazliak berak jiñok modu garden-gardenian: "Gaiari buruz hitz egitea lagungarria dela ohartu naiz. Onura asko dakar. Ez niretzat bakarrik. Horregatik idatzi dut liburu hau. Irakurle maitea, ez dakit zein den zure egoera... Depresioan aurkitzen bazara, gauza asko azpimarratu nahi dizkizut (...)". Nere ustez, ondo baiño hobeto lortzen jok helburua; eta liburu hau aldian izango juat beti, nere inguruko batek premiñia dakanerako. Eskerrikasko Iñigo.

(e)k Iñigo Antsorregi Dierez(r)en Nire minaren etxean(r)i buruzko iruzkina egin du (Ezta baida, #044)

Iñigo Antsorregi Dierez: Nire minaren etxean (Paperback, Euskara language, 2022, Elkar) 5 izar

Ez da txantxetako gaia: liburu honen egilea, Iñigo Antsorregi Dierez, bere burua hiltzeko zorian egon …

Hartu juat astixa, kantuak entzunez kontakizuna irakortzeko, eta bikain. Oso errekurtso ona. Esango najeukek, tipo honendako, norbere buruaz barre egitteko gaittasuna klabia izan dala zulotik urtetzerakuan. Oso garrantzitsua dok hori. Edozeiñek ezin jok.

(e)k Iñigo Antsorregi Dierez(r)en Nire minaren etxean(r)i buruzko iruzkina egin du (Ezta baida, #044)

Iñigo Antsorregi Dierez: Nire minaren etxean (Paperback, Euskara language, 2022, Elkar) 5 izar

Ez da txantxetako gaia: liburu honen egilea, Iñigo Antsorregi Dierez, bere burua hiltzeko zorian egon …

Aber, oso ondo jagok nere interes nagusixan aldetik (terapeutikua). Batez be depresiño zeinuak daken lagun edo pazientiekin erabiltzeko errekurtso modura hartu juat, eta zentzu horretan URRIA dok. Are, depresiñua izan barik be norberak egun tristiak dittuazenerako be baleko ikuspegixak etara leikiazela uste juat.

Literarixo aldetik ostera, ejem... Ni ez nauk autoridade bat, ezta gitxiago be (arrantzaka dabillen astotxua baiño ez) baiña irakorle modura, testua kontsistentzia gitxikua begittantzen jata. Ahuak emon ahala botatakua. Esaldi preszindible nahikotxokin. Nik neure buruandako idazten dittudazen parrastaden modukua. 😃 Biharbada gidoigintzian deformaziño.profesionalez, eta monologuen usain nabarmenakin (antzerkizalia naiz, baiña ez monologozalia) Etxata larrixa iruditzen, e? Horrek be (espontaneidadiak) balixo haundixa jaukak, batez be arlo terapeutikuan, eta lehenago esan juat: horixe izan dok neretako lehentasuna, liburu hau jiratzefakuan. Pozik beraz. Eta irakortzeko gogoz. Momentu honetan, "etenaldi musikala" eginda, autorian gomendixua fin jarraitzeko. 😉