Kritikak eta Iruzkinak

Oier Gorosabel Larrañaga

txikillana@paperjale.eus

duela 2 urte, 9 hilabete(e)an batu zen

Hamen nere arrantza literarixuak: hor zihar "peskautako" liburuak, eta eurei buruzko "rebuznoak".

Bookrastinatingen nenguan, ondiok trukillua harrapau barik. Han falta jatana, hamen ikasiko ete dot?

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Javier Martinez Reverte: La Noche Detenida (Hardcover, 2002, Plaza & Janes Editores, S.A.) 3 izar

Gerra telebisatua

3 izar

Buelta askorik bako liburua. Gustora irakortzen dok (aukeran, deskribapen paisajistiko larregi), baiña azken fiñian, gerra giro baten bizi izandako amodio historia sutsu eta labur bat baiño ez dok. Punto final. Bittartian Bosniako gerriari buruzko zeozer ikasten juagu (neretako interesantia: 1990 hamarkada hasieran nik burua beste leku baten nekalako, eta hurrengo urtietan EHra etorrittako refujiauak baiño ez nittualako ezagutu); baiña halan be, ez dok asko; amodio historia horren fondua baiño ez. Sarajevoko setioan zeguazen kazetarixen arteko giro zazkarra be azaltzen dok: gerrian "antzerkixa" (kotxian tiro bat, dolar baten truke), Climent balentzianuan pertsonifikatutako kazetari odolzaliak, testosterona gaindosisa, alkohola barra barra... Gerria sufritzen dabizen herrittarren bizimodua be agertzen dok, jakiña; baiña fondoko soiñua baiño ez dok. Esate baterako: hotelian aparteko jangelan bazkaltzen daben kontrabandistak, euren urrezko errelojuekin eta billete fardelekin... aittatu baiño ez dittuk egitten, eta gehixago jakin nahiko neukian. Era berian, liburuan ikuspegixa manikeo xamarra dok: serbiuak gaiztuak, bosniuak onak. Hain sinplia …

(e)k John Buchan(r)en Los 39 escalones(r)i buruzko iruzkina egin du (Best Sellers Serie Negra, #29)

John Buchan: Los 39 escalones (Paperback, Gaztelera language, 1985, Planeta) 3 izar

"The Thirty Nine Steps" John Buchan idazle eskoziarraren eleberria da. 1915ean argitaratu zen lehen aldiz, …

Ikasi doten beste gauza bat, "moor" famosuak. en.wikipedia.org/wiki/Moorland Takian potian, gure James Bond mustatxaduna muiño baten puntan jartzen dok, inguruan 15 bat kmtako ikuspegixa hartuta.

Hori bai, moor gora, moor behera, Jose Mari Aznar etortzen jata gogora, "The culp is of the moors" Georgetowngo aipu famosuakin, internetetik ixa guztiz ezabatuta dagona, baiña batzuen goguan ondiokan. eibar.org/blogak/luistxo/175

Juan Eslava Galán: Los años del miedo : la nueva España (2008, Planeta, D. L.) 4 izar

Gerraostia

4 izar

Gurasueri 1000 bidar entzundako gauzak modu objetibuaguan (edo) ezagutu ahal izan jittuadaz. 1940ko hamarkadia, frankismua: gaixotasunak, gosiak, miseria... Zorixonez, autoriak sarkasmo gogorrez baiña umorez erretratatzen jok bizi izandakua, eta uste juat gure amak (liburua berak erosittakua dok) ondo disfrutauko zebala, burua asko mobiduta hori bai ("Enneeee" esateko). Uste juat hauxe dala lehelengo liburua, izan be autoriak, arrakastia ikusitta, serie bat argitaratu juan hurrengo hamarkadetako historixa gehixago kontatzen. Irakorriko najeukez bai!

Hamen (atzetik aurrera) paperjale.eus en argitaratutako iruzkiñak:

  1. hamarkadan, hamen inguruan kaleko bihargin normal baten higiene baliabidiak (p.469-471):
  2. Mesa kamillak braseruakin, neguko hotzetan. Radixua hurre.
  3. Gelak eta bereziki izarak, hotz.
  4. Kakaleku soilak, eta garbitzeko izperringia (Elefante papela aberatsen gauzia dok).
  5. Bainurik ez jagok: pitxar-palangana-kubua biltzen daben muebletxua logelan.
  6. Ura itturrittik ekarri bihar izaten dok. Alperrik galdu barik erabiltzen ikasi bihar dok: palangana batekin korputz osua txandaka garbitzeko (zapatuetan, alkondara garbixa jaztiakin batera).
  7. Ur bero bakarra neguan, ekonomikan berotu leikiana. Eta udan, …

(e)k Ian Gibson(r)en Viento del sur(r)i buruzko iruzkina egin du

Ian Gibson: Viento del sur (Spanish language, 2001, Plaza & Janés Editores) 3 izar

Umore flematikuak ez jittuk adierazpen mingotxak kentzen: "No soy de los que han tenido la alegría de ver juntos a sus padres en una cama grande por la mañana, y de jugar allí con ellos. Al escribir estas palabras amargas me duele no sólo mi propia infelicidad de niño, que otra vez siento dentro, sino pensar en la espantosa soledad afectiva de aquellos dos seres que me trajeron al mundo". Oroitzapen nostalgikuen detonantia, bai neu umia nintzala, bai nagusi nintzala (neure umiakin) bizi izandako momentu gozuena.

(e)k John Buchan(r)en Los 39 escalones(r)i buruzko iruzkina egin du (Best Sellers Serie Negra, #29)

John Buchan: Los 39 escalones (Paperback, Gaztelera language, 1985, Planeta) 3 izar

"The Thirty Nine Steps" John Buchan idazle eskoziarraren eleberria da. 1915ean argitaratu zen lehen aldiz, …

Oso liburu modernua topatzen najabilk; gaur egungo abentura nobeletan normalak dirazen formak, esan gura dot. Gaiñera, xarma berezixa jaukak gaur egunian egitten dirazen kontakizun "retro" tipoko bat irakortzia, baiña garaikidia.

Juan Eslava Galán: Los años del miedo : la nueva España (2008, Planeta, D. L.) 4 izar

  1. hamarkadan, hamen inguruan kaleko bihargin normal baten higiene baliabidiak (p.469-471):
  2. Mesa kamillak braseruakin, neguko hotzetan. Radixua hurre.
  3. Gelak eta bereziki izarak, hotz.
  4. Kakaleku soilak, eta garbitzeko izperringia (Elefante papela aberatsen gauzia dok).
  5. Bainurik ez jagok: pitxar-palangana-kubua biltzen daben muebletxua logelan.
  6. Ura itturrittik ekarri bihar izaten dok. Alperrik galdu barik erabiltzen ikasi bihar dok: palangana batekin korputz osua txandaka garbitzeko (zapatuetan, alkondara garbixa jaztiakin batera).
  7. Ur bero bakarra neguan, ekonomikan berotu leikiana. Eta udan, barreñua eguzkittan lagata.

Dan-dana etxeko nagusixei iñoiz entzundako gauzak. Gustau jatak, idatziz jasotzia.

Juan Eslava Galán: Los años del miedo : la nueva España (2008, Planeta, D. L.) 4 izar

Beste pertsonaje rekurrente bat Juan Bourbon da: erregegai eternuan ibilbide patetikua ez najuan ezagutzen, eta oin ulertzen juat 1984an Portugalera oporretan juan nintzanian, Estorilletik pasatzian gurasuak jeuken kuriosidadia. 😄

Liburuan zihar, asmautako pertsonaia batzuk agertzen jakuz, behiñ eta barriro, 1940. hamarkadako kontakizun historikua kalera jaitsitta: - Nabarmenena, Chato Puertas estraperlistia ("el diente, el sortijón con solitario en el anular, el peluco marca Longines, la gruesa esclava en la muñeca peluda y la medalla de la Virgen del Carmen al pescuezo, todo de oro macizo"). - Fulgencio, lan prekarixuetan bizirauten daben preso baten semia. "Mayoría silenciosa" famatua irudikatzen dabela esango najeukek. - El Siglo barberixako bezeruen tertulixia. Kritikuen abots apala. - Petronilita, goittik behera datorren markesan alaba topolinua.