Itzuli
Almas Grises (Paperback, Spanish language, 2005, Salamandra Publicacions Y Edicions) 3 izar

Muiñeko gristasuna gero

3 izar

Idazle "jaso" batek egin leikien ariketa interesgarrixenetako bat, pertsona kamuts baten azalian sartzia dok. Gristasuna ez dok intelektualki mailla bajua daken pertsonen ezaugarrixa (liburuan argi ikusten dok hori), eta kamustasun hori, elbarrittasun emozional hori, barruko hustasun hori islatzeko, hizkera sinple baiña eraginkorra erabiltzen jok idazliak. Lantzian behin happy endik bako kontakizunak irakortzia ondo dago; baiña, arraixua... hamen ez happy startik, mediumik ez endik etxagok! ;-) I Mundu Gerrako frenteko erretaguardiako herri bateko bizitzia kontatzen dok bertan, eta nahiz eta trukulentzia "fisikorik" ez egon, bertan kontatzen dirazen gauzak oso gogorrak dittuk, batez be kamustasun horren gradu gorena jaukan jentia dalako. Ondo idatzitta, kontakizun osuan interes gradua mantentzen dabena, baiña ez da irakorgairik onena triste hagonerako. ;-)