Reviews and Comments

Txaro Locked account

txaro@paperjale.eus

Joined 1 year, 7 months ago

This link opens in a pop-up window

Lander Garro: Faith (Paperback, Basque language) 4 stars

Xabi Ugarte Bartzelonara doa, argazkilaritza ikasteko aitzakiaz Euskal Herriko errepresio-girotik aldentzeko asmoz (edo alderantziz). Ohe …

Drama, umorea eta ironia batera

No rating

90eko hamarkadan kokatuta dago eleberria. Xabi Ugarte Errenteriako mutil gaztea eta sentibera da protagonista. Kartzelan egon ondoren Bartzelonara joaten da zinea ikastera eta bizitza berri baten bila. Han lagun berriak ezagutuko ditu baina bere iragana berarekin batera joango da. Patuaren menpe bizi da Xabi, batzuetan ezkorra eta tristea baina beti ere ironia puntu batekin. 350 orrialde ditu liburuak baina erraz irakurtzen da. Protagonistaren izaera ongi islatuta geratzen da, hainbatetan bere hausnarketak korapilatsuak eta errepikakorrak suertatzen dira .

Olga Tokarczuk: Erabili goldea hilen hezurren gainetik (Paperback, Euskara language, Elkar) 4 stars

Janina Duszejko ingeniari erretiratua eta orain ingeleseko irakaslea da Polonia hego-mendebaldeko bazter menditsu batean. Neguan …

Erabili goldea hilen hezurren gainetik

4 stars

Hainbat hilketa gertatzen badira ere, ez da ohiko nobela beltza. Janinak, emakume protagonistak, lehenengo pertsonan kontatzen dizkigu hilketen nondik norakoak baina aldi berean paisaia, anaimaliak, ehiztariak eta bizimoduei buruz egiten dituen deskribapenak zoragarriak dira. Eleberrria Polonia eta Txekiaren arteko Goi Ordokian dago kokatuta, klima hotza eta paisaia elurtuetan. Janina bakarrik bizi da ingurune horretan, berak erabaki du han bizitzea, emakume independientea da, jakintsua, kritika eta zorrotza. Baina ezagutzen dugun neurrian joaten gara berarekin enpatia lortzen. Lagun onak ditu ere bai. Hizkuntza aldetik, itzulpena oso ona iruditu zait. Erraz irakurtzen da nahiz eta askotan hiztegia ezinbestekoa izan.

Mikel Ayllon Corral: Zoriontsuak izatea aukeratu genuen (Paperback, Euskara language, Elkar) No rating

Anjak lana, familia eta sorterria utziko ditu, ezagutu duen maitearen atzetik joatearren Marcok haurtzaroko mendietako …

Zoriontsuak izatea aukeratu genuen

No rating

Ipuinetan agertzen diren pertsonaiak etengabe aritzen dira zorionaren bila eta horretarako, beraien bizitzetan erabateko aldaketa egiten dute. Hala ere, ez dute zoriontasuna lortzen. Tristura nagusi bada ere, itxaropena ez dute galtzen.