Anjak lana, familia eta sorterria utziko ditu, ezagutu duen maitearen atzetik joatearren Marcok haurtzaroko mendietako mamuak ahaztu nahiko ditu itsas lainoen artean Rosalía beretik eman eta eman ariko da, ordainetan deus gutxi eskatu gabe Amaiak ez du bere institutuko lagunen moduan amaitu nahi Izaskunek badaki beste pertsonei nola lagundu, bere buruarekin asmatzea falta
Zoriontsu izan nahi dute istorio hauetako protagonistek, baina badakite zoriona ez dela iragarkietako zelofanetan bildutako opari hori are, susmatzen dute, ahaleginduagatik ere, ez zaiela trukean etorriko betiereko paradisurik. Baina ezin bertan goxo geratu, ezin etsi
Donostia Hiriko Kutxa Literatura Saria irabazi du Mikel Ayllonek ipuin-bilduma eder honi esker, non hitzek edertasuna bilatzen duten, non edertasuna istorio baten zerbitzura dagoen, eta non istorio horrek gogoeta eginaraziko digun bizitzaren zentzuaz, eta baita geure bizimoduaz ere.