Kritikak eta Iruzkinak

Porrumentzio

porrumentzio@paperjale.eus

duela 2 urte, 6 hilabete(e)an batu zen

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

(e)k Maria Hesse(r)en El placer / Pleasure liburuaren kritika egin du

Maria Hesse: El placer / Pleasure (Hardcover, 2020, Lumen) 3 izar

Errexa ta azkarra

3 izar

Izenburuangatik ("Plazera") gehio gustatuko zitzaitela pentsatu nun, plazeran zentratuko zala, bñ plazeran baino gehio, aludunen plazeran zentratze da, nahiz ta denontzako balio dutenak esate ditun, noski.

Guztiz gomendagarria sexu(alitate)an eta harreman afektibosexualen gaineko heziketarik jaso ez dutenentzat (desagun 2000 urtetik beherakoentzat). Besteontzat, berri askorik ez.

Bi ordutan edo irakurri det. Gañea gustoa irakurtze da irudi asko ditulako (oso politak gañea) ta testua ere ez dalako nahaspilatuegia.

(e)k Jon Krakauer(r)en Into the wild liburuaren kritika egin du

Jon Krakauer: Into the wild (2008) 3 izar

Into the Wild is a 1996 non-fiction book written by Jon Krakauer. It is an …

Lehen liburua ingeles hutsean

3 izar

Ba halaxe izan da, bai: nik hala aukeratuta irakurri deten ingelesezko lehen liburua, moldatu gabea Benetan pozgarria zait ohartzea, den-dena ulertu ez arren, haria jarraitu dezaketela eta bitartean disfrutatu ere. Ilusioz beterik hasi nintzan liburu hau irakurtzen, saiakera (eko)primitibisten antologia bat irakurri ta gero, istorio honek ere primitibismotik dulako. Baina liburua ez dago argi egituratua ta horrek zaletzea ekidin dit: Chris McCandless-en istorioa kontatzen hasten da, gero pertsonai bera baina iraganean, gero bapatean beste antzeko istorio bat, beste bat, jarraian liburua dokumental bihurtze da, elkarrizketekin eta, gero hasierako pertsonaian gaztaroaz, gero idazlean beran istorio bat, gero berriz hasierakora... nahiko inkoherentea, alegia, haria jarraitzeko zaila

Halatare, kontu interesgarriak ditu liburu osoan zehar, aipua, hausnarketak...

Gomendagarria

#PaperjaleZozketa

(e)k Cristobal Zaragoza(r)en El escandalo del silencio liburuaren kritika egin du (Ediciones G. P.)

Cristobal Zaragoza: El escandalo del silencio (Paperback, Spanish language, Reno) 4 izar

Centrada en la década de los sesenta, El escándalo del silencio presenta un conflicto familiar …

Zaborrak oparitutako liburua

4 izar

Uztailean herrian nenbilela, kaja oso bat bete liburu topatu nun eta bat hartu nun, azalaren itxurarengatik baino ez. Eta sorpresa izan da, ni batere paperjalea ez izanda ere, gustoa irakurri detelako liburua. 80ko hamarkadan argitaratutako liburua da, eta akaso 68an idatzia; hortaz, orduko gaztelerako idazkera konpleju hortaz josita do, oso barrokoa. Inoiz ez zait holako idazkera gustatu, baino oraingoan gustoa irakurriet. Best Seller itxura badu ere, seguraski hala pentsatua da, duela 40 urteko kulturan idatzita dago eta horrek nahikotxo elikatu nau.

Gomendagarria da, nahiz eta ez dan itzela. Denbora pasatzekoa bai ordea.

Aurkitzeko zaila izango danez, norbaitek nahi badu eskatzea ditela.

Jean-Marie Gustave Le Clézio: Basamortua (Euskara language, Elkar) Baloraziorik ez

Basamortua (frantsesez, Désert) J. M. G. Le Cléziok, 2008ko Literaturako Nobel saridunak, 1980an idatzitako eleberria …

Itzultzaileari egindako elkarrizketa honen harira izan nuen liburu honen berri: www.argia.eus/argia-astekaria/2224/luis-berrizbeitia

Interesa pizten dit ez istorioak, baizik eta euskarazko idazmoldeak. Itzultzaileak dio "euskara totala" erabiltzen duela, "euskararen sinkronia eta diakronia osoa bere barnean hartzen duen euskara eredu bat, euskalki guztiak eta euskara idatziaren garai historiko guztiak bere baitan biltzen dituena"

(e)k Jon Krakauer(r)en Into the wild(r)i buruzko iruzkina egin du

Jon Krakauer: Into the wild (2008) 3 izar

Into the Wild is a 1996 non-fiction book written by Jon Krakauer. It is an …

Ingelesa praktikatzeko asmoz hasi nintzen liburu hau irakurtzen, eta uste baino gehiago gustatu zitzaidan. Azkenean astuna egiten hasi zitzaidalako eta liburutegira bueltatu behar nuelako utzi nuen, baina noizbait berrartzeko asmoz.