Erabiltzailearen profila

Kortabarria ★

mrkortabarria@paperjale.eus

duela 2 urte, hilabete 1(e)an batu zen

Saiakera politikoak eta historikoak irakurtzen ditut batez ere, baita eleberriren bat ere noizbehinka (oso noizbehinka jaja).

Euskaldun jaio, euskaldun bizi, euskaldun hil. ❤️💚

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Kortabarria ★(r)en liburuak

Irakurtzeko (11 guztiak ikusi)

Orain irakurtzen

2025 urteko irakurketa-helburua

23% osatuta! Kortabarria ★(e)k 30 liburutik 7 irakurri ditu.

Agosti Xaho: Bidaia Nafarroara euskaldunen oldartzearen denboran (Paperback, Euskara language, 2021, Maiatz argitaletxea) 4 izar

Frantsesez idatzi zuen Xaho atharraztarrak 1836an, “Voyage en Navarre pendant l'insurrection des Basques” gerra karlistaren …

Euskal nazionalismo erromantikoa

4 izar

Sabin Aranaren aurrekari liberalaren idazlan famatuena da liburu hau. Agosti Xahok bere garaian Europan zehar loratzen ari ziren nazionalismo erromantikoen ezaugarriak erakusten ditu liburu honetan. Aranaren etno-nazionalismo eta katolizismoarekiko ezberdintasun ugari izan arren, euskal nazioaren goratzea (kultura aldetik arrazatik baino) eta espiritualtasun sutsua ageri dira Xahoren pentsamoldean, euskaldunok hegoaldeko herri hautatua garela usteraino, iparraldeko barbaroen aurrean (zeltak, gaztelauak, germanoak...) zibilizazioaren ordezkariak. Lehen karlistada euskaldunon «independentzia» gerra gisa planteatzen du, betiere independentzia foruekin berdinduz eta Espainia/Frantziarekiko apurketarik gabe. Historialari lana egiten du Xahok, baina idazten duena "Lord of the Rings" gisako mundu-eraikuntzatik dauka errealitatetik baino gehiago. Hala ere, Euskal Herria nazio gisa aurkeztu zuen lehenetarikoa izanda oso aberasgarria iruditu zait Xahoren pentsamoldea ezagutzea.

Amaia Apalauza Ollo (itzultzailea), Ryszard Kapuscinski: Kristo fusilarekin (Paperback, Euskara language, 2019, Katakrak) 4 izar

«Fedajinek den-dena erakutsi nahi digute: txikizioa, arrain-azoka abandonatua, edateko ura duen putzu bakarra. Argazki-kamerarik ez …

Gerrillak eta askapen mugimenduak aztergai

3 izar

Gazako genozidioa dela eta erabaki nuen liburu hau irakurtzea, lehen zatian Palestina inguruko herrialdeetara egindako bidaia eta palestinar errefuxiatu ta borrokalariekin izandako hartu-emanak kontatzen dituelako Kapuscinskik. Sei Eguneko Gerraren gerraostean egin zuen bidaia, eta uneko palestinarren egoera erakusteko lan ederra da, albiste handi eta agintariengandik urrun eta herri xehearengandik gertu idazten baitu. Palestinarren ideiak, xedeak eta ametsak ezagutzen hasteko lehen pauso gisa oso gomendagarria.

Palestinaz gainera 1960ko hamarkadako Latinoamerikako eta Mozambikeko askapen mugimenduak eta gerrillak ere dauzka aztergai, betiere jende eta borrokalari arrunten bizipenak abiapuntu eta fokoetatik at. Milesker Katakrak-i euskarara ekartzeagatik! #PaperjaleZozketa

(e)k İbrahim Kaypakkaya(r)en On The National Question liburuaren kritika egin du (Colorful Classics, #17)

İbrahim Kaypakkaya: On The National Question (Paperback, Ingelera language, 2019, Foreign Language Press) 3 izar

Written in a time when the left in Turkey was divided on the question of …

Pentsarazteko liburua

3 izar

Interesgarria da Ipar Kurdistanen nazio auziaz irakurtzea komunista turkiar hain garrantzitsu baten eskutik. Nahiko posizio aurrerakoia hartzen zuen auzi kurduaren inguruan, nazio zapalkuntzaren aurkako borroka eta autodeterminazio eskubidea defendatuz, eta turkiar txobinismoa arbuiatuz.

Hala ere, ez nator bat hainbat ikuspunturekin. Turkiaren menpekoak diren heinean, kurduek nazio erakundeak osatzearen aurkakoa da, baita «kultura nazional» bereizia lantzearen aurkakoa. «Mugimendu nazionalaren» alde aurrerakoi eta demokratikoa goraipatu arren, burgesiaren mugimendu gisa identifikatzen du, eta ia ez du klase eta nazio borroken lotura lantzen (borroka bakar gisa ikustea kritikatzen du).

Orokorrean Vladimir Leninen idazkiekin bat dator, Turkia-Kurdistan egoeraren berezitasun batzuk gorabehera.

Imanol Satrustegi Andres: Beste mundu bat nahi genuen (Paperback, Euskara language, 2022, Nafarroako Gobernua) 4 izar

Esparru estataleko ezker iraultzailea Nafarroako oposizio antifrankistaren indar politiko nagusia izan zen, eta, gainera, diktaduraren …

Ezkerraren historia, eskura

Baloraziorik ez

Nafarroako historia politiko garaikidea ezagutzeko liburu garrantzitsua. Espainiako alderdi eta mugimendu iraultzaileek Nafarroan zeukaten presentzia indartsua azaltzen du, baita 70eko hamarkadako giro gatazkatsu eta ilusioz betea aurkeztu ere. Doktoretza tesi batetan oinarritutako liburua da, baina edozein irakurlek ulertzeko modura, izaera akademiko konplexuegitik urrun.