Urko (e)k Iñigo Antsorregi Dierez egilearen Nire minaren etxean irakurtzen amaitu du (Ezta baida, #044)
Malkoren batek ihesi egin dit, baina barre algarak nagusitu dira. Uste dut noiz edo noiz denok izan dugula "txomin" bat gure barnean, edo are gehiago, uste dut denok dugula "txomin" gure barruan. Batzutan lo, ahul, eta beste batzuetan esna, erne. Baina egon, hor dago. Oso liburu gomendagarria depresioa ezagutzen ez dutenek bera eta berarekin bizi den jendea ulertzeko.