Urko (e)k Anari Alberdi egilearen Gari eta goroldiozko irakurtzen amaitu du
Oso Anari. Bere musika eta, batez ere letrak gustoko badituzu liburuarekin gozatuko duzu. Sentimenduak, paisaiak, pertsonak edo gertaerak deskribatzeko berezkoa duen modu berezi eta partikularrak ezaugarritzen du elaberria. Esaldi asko ez birritan, baizik eta hirutan edo lautan irakurri behar izan ditut guztiz ulertzeko eta detaileak ez galtzeko. Ni harrapatu nau, eta liburu bati ez diot gehiagorik eskatzen, beraz, eta nire iritzia inori inporta bazaio, irakurtzea gomendatzen dut