Kritikak eta Iruzkinak

Izaro

Izaro@paperjale.eus

duela 2 urte, 6 hilabete(e)an batu zen

Nire balorazioak: ⭐️: Ez zait gustatzen eta ez dut gomendatzen. Gutxi egongo dira... ⭐️⭐️: Liburua irakur daiteke, baina ez dit inolako zirrarrik ez ekarpen handiegirik egin. Ez dut bereziki gomendatzen. ⭐️⭐️⭐️: Gai edo generoa gustuko baduzu, liburu gomendagarria. Ez bada hala, agian ez! ⭐️⭐️⭐️⭐️: Gai edo genero gustokoa izan ez arren, gomendagarria. Irakurtzea dagomendat! ⭐️⭐️⭐️⭐️⭐️: Oso gomendagarria, maisu lana, irakurri beharreko liburua!

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

(e)k James Brown(r)en Aventuras en la Tierra Media liburuaren kritika egin du

James Brown, Paul Butler, Walt Ciechanowksi, Steve Emmott,, Gareth Ryder-Hanrahan,, Jon Hodgson, Shane Ivey, Andrew Kenrick, TS Luikart, Dominic McDowall, Francesco Nepitello, James Spahn, Ken Spencer: Aventuras en la Tierra Media (Hardcover, Español language, 2018) 4 izar

Esta Guía del jugador te proporciona reglas de campaña específicas para la Tierra Media y …

Erdialdeko lurraldeetara bidaia

4 izar

Ez dut gehiegi jolastu, baina liburuak 5e edizioa moldatuz, uste dut Tolkienen munduak oso ondo isladatzen dituela. Bidaien garrantzia nabarmena da eta iluntasuna gero eta nabariagoa den mundu zabal batean murgiltzen zaituen sentsatzioa mahaian jartzeko aukera ematen du. Liburuaren ilustrazioak ere zainduak dira eta bertan agertzen diren istoriatxoak asko laguntzen dute Erdialdeko lurraldeak disfrutatzen. Agian, faltan bota ditut 5eko arau estandarrak, eta abenturaren bat, baina oso gustora irakurri daitekeen liburuxka da, nahiz eta jokatu ez! ;)

(e)k Franck Manguin(r)en Ama: El aliento de las mujeres liburuaren kritika egin du

Franck Manguin, Cécile Becq: Ama (GraphicNovel, Español language, Nordica) 4 izar

Japón, finales de la década de 1960. Nagisa, una tímida joven procedente de Tokio, desembarca …

Ederra

4 izar

Asko gustatu zait. Marrazkiak, koloreak, eta istorioa. Japonian bizi ziren "Ama" edo emakume urpekarien bizitza kontatzen digu, eta irlara iristen den Nagisa gaztearena ere. Emakume gogor eta aske hauen bizipenak nola gizartearen eta garapenaren arauen talka egiten duten ikusten da komikian zehar. Nagisaren istoria ere narratiboki oso ondo kokatzen dutela uste dut. Oso gomendagarria!!

Joseba Larratxe Berazadi, Asisko Urmeneta: Basolatik berri onik ez (Hardcover, Euskara language, Ikastolen Elkartea) 3 izar

Orbaizetako Olan zer berri dela? Burdin gori urtuak izenik gabeko langileak zulatzen dituela, Gaitzeko izurriteak …

Bortizkeria orbaizetan

3 izar

Ez naiz Asiskoren marrazkien oso zale, baina esan beharra dut komiki honetan egindako lana bikaina dela. "Mononoke-Hime"-ren kutsua hartu diot istorioari, eta bortitza eta gogorra bada ere zenbait puntutan estetikoki oso landua dagoela esango nuke. Orbaizetako arma fabrika inguruan girotzeak ere bere indarra du, eta fantasia iluneko punttuak erakarri nau. Ondo pasatzeko komikia.

(e)k Micael Barbeau(r)en Compendio de Golarion liburuaren kritika egin du

Micael Barbeau, Simon Lucas, Shane Lacy Hensley: Compendio de Golarion (Paperback, Español language, HT Publishers) 3 izar

Golarion es un lugar enorme y la aventura espera en todas y cada una de …

Golarion'i buruz gehiago jakiteko

3 izar

Ez da liburu makala; Golarion eta bere istoria, kultura, jainko eta herri desberdinei buruzko zertzeladak ematen ditu, zure abenturatan txertatzeko aukerarekin. Abentura berriak sortzeko gainera hainbat ideia, objektu miresgarri eta arau taulak ere eskaintzen dizkizu. Liburu txikia dirudiena arren zuku asko atera diezaiokezu. Nire kanpainak ea zer erabil dezakedan aukeratzen... ;) Ez da ezinbesteko liburua Savage-Pathfinderren jokatzeko (aurretik Pathfinder ezagutzen baduzu, ez dut uste merezi duenik) baina aukerak zabaltzeko egokia.

(e)k Mikel Alvarez Sarriegi(r)en Euskalia liburuaren kritika egin du

Mikel Alvarez Sarriegi: Euskalia (Paperback, Basque language) 4 izar

XXIII. mendean euskaldunek gidatzen dituzte unibertsoko hamaika galaxiak, ehunka merindade eta milaka planetak, eta inoiz, …

Zientzia Fikzio umoretsua

3 izar

Erritmo azkarrean irakurtzeko liburua, azken urteetako hainbat euskal zein nazioarteko pertsonai eta egoerei omenaldia egiten diena. Gustatu zait umorea eta pertsonaien garapena ere. Hala ere, azken zatia aurreikusteko modukoa egin zait, eta apika pertsonaiak pixka bat gehiago sakontzeko aukera egon zitekeen. Hala ere, oso ondo pasatu dut irakurketan eta gomendatzeko modukoa!

Mercedes Vaquero Granados, Marcello Quintanilha: Escucha, hermosa Márcia (GraphicNovel, español language, 2022, Astiberri) 4 izar

Márcia es enfermera en un hospital cerca de Río de Janeiro y vive en una …

Bizitza gogorraren edertasuna

Baloraziorik ez

Asko gustatu zait Marcello Quintanilharen lana. Hasiera batean zaila egin zait erabiltzen duen kolore paletaz gozatzea, baina orriak pasa ahala gero eta gehiago nabaritu dut erabakiaren indarra. Brasilgo bizitza gogorra bezain ederra da Marciaren bidez Marcellok kontatzen diguna. Ama-alaba harremanak, favelak, drogak eta klase arteko arrakalak... dena dago komikian eta baita maitasuna ere; dena ondo nahasturik. Oso gomendagarria!

Paco Bañales: Breve pero intensa HIstoria de San Sebastián (Paperback, Español language, Baroja) 3 izar

Donostiako historiaren zati bat

Baloraziorik ez

Lagunek eskatuta egindako liburuki honek, Donostiako azken mendeetako historia azaltzen digu. Hori bai, gudu, asedio eta suteetan zentraturik, eta iturri "ofizialek", hau da militarrek erabilitako iturriak erabiltzen ditu. Herritarre hitzak, egoerak eta gora-beherak faltan bota ditut, eta ingeles-frantses-espainiarrenak berriz gehiegitxo.

(e)k Harkaitz Cano(r)en Pasaia blues liburuaren kritika egin du

Harkaitz Cano: Pasaia blues (Basque language, 1999, Susa) 4 izar

Borobila

4 izar

Eleberri borobila. Hari batetik hasi eta gutxinaka- gutxinaka nola borobiltzen den ikusten duzun horietakoa; baina ez da aurreikusteko modukoa. Pasaia, boxeoa, gerra zikina, poliziak, terrorismoa, satorrak... hori dena batzen du, baina nik uste garrantzizkoena pertsonaien bilakaera dela, sorpresaz beterik, baina guztiz erreala dena. Harkaitz Canoren oso eleberri gomendagarria!

(e)k Frank Herbert(r)en Herejes de Dune liburuaren kritika egin du

Frank Herbert, Domingo Santos: Herejes de Dune (Paperback, 2019, Debolsillo, DEBOLSILLO) 3 izar

With more than ten million copies sold, Frank Herbert's magnificent Dune books stand among the …

"Dune-ko heretikoak"

4 izar

Miles Teg-en pertsonaia gustatu zait, eta oro har liburuak aurreko "Jainko-enperador"-en haria jarraitu arren, Bene Gesseriten azalean sartzen gaitu. Sexuak hartzen duen garrantzia ere interesgarria egin zait, askotan zi-fi arloan baztertua izaten da eta. Kritika bezala, uste dut Woff eta Bene-Tleilaxei buruzko informazio gehiago, eta haien ikuspuntua falta dela uste dut. Bene Gesseriten ikuspuntua da nagusia eta batzuetan gauza bera beste leku batetik ikusteak uste dut eleberria hobetuko zukeela. Hala ere gustatu zait!

(e)k Zerocalcare(r)en No sleep till Shengal liburuaren kritika egin du

Zerocalcare: No sleep till Shengal (Spanish language) 4 izar

Premiazko kontakizuna da hau. Kontatu beharrezkoa, sarraski gehiago izango ez badira. Eta, era berean, kontatu …

No sleep till Shengal-en kritika

4 izar

Oso ondo bideratutako komikia, Zerocalcareren irakurtzen dudan bigarren komikia da, "Esqueletos"-en ondoren. Joe Sacco eta Guy Delisle-ren komiki-kroniken antza hartu diot, Shengal eta Ezidien borroka erakutsiz. Zerocalcareren barne gogoetek eta pertsonaien arteko erlazioak maite ditut sakontasun handiko momentuak lortzerarte. Gogortasunean eta krudeltasunean lokaztu beharrean (egoerak hala eska lezake) humorea erabiltzen du, Shengaleko egoera salatzeko. Ezin hobeki gainera. Koldo Izagirre itzultzailearen lana ere goraipatzekoa! Hasieran hitz batzuk kosta bazaizkit ere... hagitz ondo egindako lan zaila!

(e)k Adur Larrea(r)en Lurbinttoko ohoinak liburuaren kritika egin du

Adur Larrea: Lurbinttoko ohoinak (GraphicNovel, Euskera language, 2022, Elkar) 3 izar

1795, Konbentzio Gerla bukatu berria da. Gudu-zelaian, deportazio eremuetan edo exilioan egon direnek etxerako bidea …

Historia ezagutzeko balio du

3 izar

Euskal Herriko historia zati ezezagun bat argian jartzeko balio duen komikia, ondo dokumentaturik, baina nire iritziz erritmoa falta zaio. Oso zuzena izan daiteke historikoki, baina barne istorian pertsonaia asko nahasten dira, eta egoera konplikatua izanik oso gainetik azaltzen ditu; jarraipena zailduz. Paisai asko eta marrazki nahiko estatikoak iduritu zaizkit, bereziki bortizkeria eta mugimengu falta duela esango nuke. Baditu pasarte onak ere, baina testu liburu edo entsegu bezala polita izan daiteekena komiki formatuan jartzean apika zerbait falta zaio.