Saioa (e)k Lizar Begoña(r)en Mundu zitalaren kontra liburuaren kritika egin du
Iritzia
Planteamendu interesgarria iruditzen zait XXI. mendean prentsa kiosko baten bi belaunaldi elkartzea Bernidormen (papera/digitala, informazio iturriak, turistifikazioa, belaunaldi arrakala...), baina nobela falta izan zait, istorioa.
Bi protagonista ditu, kapituluka txandaka agertzen direnak, baina lantokiak lotu arren, elkarreraginik ez dutenak.
Gazteak gaur egungo bere belaunaldiaren irudi bat ematen du, gustatu zait leiho hori: noraeza, zalantza, konpromisoarekiko beldurra... Zaharraren istorioak, aldiz, sakontasuna falta duela iruditu zait. Ahizparen zaintzaren edota herri baten turistifikazioaren lekuko da, baina gai horiek agertzeko aitzakia baino ez ote den pertsonaia...
Liburua laburra da eta ideia, datu eta gai interesgarri asko (beharbada larregi?) aipatzen direlakoan nago, batzuetan bitxikeria interesgarriei buruzko pasarteak txertatzen dira, adibidez. Baina, lehen esan dudan moduan, nobelak zer istorio kontatu nahi duen pentsatzen gelditu naiz amaieran, argumentuan.