Itzuli

(e)k Iñaki Egaña(r)en Ogro Operazioa kritika egin du

Ogro Operazioa (Paperback, Euskara language, Txalaparta) 5 izar

50 urte geroago ere intereseko

4 izar

Duela urte dezente Eva Foresten Operacion Ogro irakurri nuen eta beraz banuen ekintzaren inguruko informazioaren berri: hasierako Carrero Blanco bahitzeko asmoak, nola prestatu zuten leherketa... Hala ere, alde horretatik ere interesgarria iruditu zait, Forestek liburua idatzi zuen garaian kontatu ezin zituenak ere azaltzen baititu Iñaki Egañak. Horretaz gain ekintzaren inguruan sortu den mitoaren inguruko beste hainbat kontu interesgarri kontatzen ditu, eta bestelakoak ere bai, adibidez, Donostiako Kursaal kasino zaharraren inaugurazioan Durruti anarkista ezaguna Espainiako Alfontso XIII.a erregeari Ogroari egin ziotenaren moduko zerbait gauzatzen saiatu zenekoa. Zerbait negatiboa aipatzeagatik: jatorrizkoa gazteleraz dela eta euskarazkoa itzulpena. #IrakurtzekoaDA

mikelgs(r)en egoerari erantzun dio

@mikelgs Desberdinak dira. Gogoratzen dudanagatik liburu zaharra Eva Forestek ekintzaren egileekin egindako elkarrizketa oso luzea da. Egañaren liburuan baino askoz xehetasun gehiago daude. Orain jakin dudanez horietako batzuk polizia nahasteko jarri zituzten. Hala ere, aspaldi irakurri nuen eta gertaera sekuentziaren ordena orokorraz bakarrik gogoratzen nintzen. Liburu berrian gertaeren laburpena egiten da, baina baita testuinguruan jarri, izan zuen eragin kulturala aztertu, geroztik sortutako konspirazio teoriak ere aipatzen dira... Nik Egañarena irakurriko nuke, eta interesgarria irudituz gero jatorrizkoa ondoren.