Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Kattalin Miner Perez(r)en Moio: Gordetzea ezinezkoa zen liburuaren kritika egin du
Ez irakurtzea ezinezkoa izan da
4 izar
Trans kontua, oso ezkutua izan dok ointsu arte. Moio hil zanian ni politikoki aktibo eta gogotsu najenbixan, eta Donostia-Oarsoaldean asko ibiltzen nintzuan, baiña halan be etxuat oiñ arte bere barri izan. Ez nok bakarra, liburuan ikusi dotenez. Hain zuzen be, liburua irakortzeko asmua be ez najeukan, gaiñetik pixkat begiratzeko asmuakin baiño ez najuan hartu. Baiña historixiak hain pultsu indartsua jok, benetakotasuna, eze idazlana hasieratik eta osorik jakitzeko premiñia ixotzen daben. Eta orduan bai: ate ostian ezkutuko hori, auzokide ezezagunan errealidade hori, agerixan geratzen dok modu harrigarri batian, eta interesa pizten dok. Iñorenganako enpatia sentitzeko, pertsona hori ezagutu bihar izaten dok. Eta Moio... Moio bakarrik eta galduta aurkittu zuan, mobimendu feministenak eta progresistenak be errealidade hau ondiok landu barik zekenian. Prezio garestiegixa izan zuan bai, eta igual artian emaitzak ez zittuan begi bistakuak izan. Baiña berak hartutako erabagixa, eta bere lagunak egindako lanketia ez dok alperrikua izan, ez horixe.