Erabiltzailearen profila

Dzast

Dzast@paperjale.eus

duela  urte 1, hilabete 1(e)an batu zen

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Dzast(r)en liburuak

No books found.

(e)k Kattalin Miner Perez(r)en Moio: Gordetzea ezinezkoa zen liburuaren kritika egin du

Kattalin Miner Perez: Moio (Euskara language, 2019, Elkar) 5 izar

"Zein da neurri ona gertakari batetik distantzia hartu ahal izateko, baina oraindik gertakariak fresko mantentzen …

Beharrezkoa, gizarte berri bat eraikitzen hasteko hazia.

5 izar

Beharrezkoak dira horrelako liburuak. Denbora luzez ikusezinak izan diren gauzak plazaratzeko garaia da. Liburuak dion bezala, ikusezina ikusten ikasi behar dugu.

Transexualitatea eta suizidioa dira jorratzen diren gaiak, gai sakonak eta bizipen gogorrei loturikoak biak. Kattalin Minerrek oso ondo heltzen dio gaiari, gogoeta sakona egiten du horien inguruan eta ideia eta ikuspuntu ugari lantzen ditu horiekin batera.

Kattalinek erabiltzen duen kapituluen sekuentzia izugarri ona iruditu zait, gaia muinetik lantzen hasten da eta pixkanaka-pixkanaka urruntzen doa, kiribil bat eraikitzen du oinarriaren inguruan.

“Politiko” hitzari ematen dion esanahia eta garrantzia ere nabarmendu nahiko nuke. Gizarteari lotutako hitza da, herritar guztiei dagokigun ardura kolektiboari lotuta. Gizarteko kide aktibo eta eraginkor bezala ematen dugun erantzuna edo dugun portaera zein garrantzitsua den nabarmentzen du.

Guztiz gomendagarria da, gaur egun puri-purian dagoen gaia eta gizarteko hainbat esparruren alorretatik landua.