Paperback, 248 pages

Euskara language

Published March 8, 2019 by Susa.

View on Inventaire

4 stars (3 reviews)

Pedro Iturriak obsesio bat dauka: ipuin itxurako testuak idazten ditu. Ez dakigu jatorriz zer hizkuntzatan idazten dituen, baina badakigu Txekian txekieraz argitaratzen duela, Hungarian hungarieraz. Soro Barturenen gaztetako laguna da Iturria, eta Sorori iruditzen zaio berari buruz ari dela ipuinotan, berari begira idazten dituela.

Horregatik ari dira agian Soro eta Erroman Iturriaren bila Europan zehar: hegazkinak hartzen, hoteletan lo egiten, laster laurogei urte izango dituzten arren. Herrialderen batean Iturriaren ipuinen bat argitaratu dela dakiten bakoitzean hara abiatuko dira: itzultzaile bat lortu, ipuina irakurri, Iturria non bizi den ikasi... Baina ez dute hain erraz topatuko laguna.

Ipuin liburu bat biltzen du Unai Elorriagaren nobela honek, eta adiskidetasunari, literaturari eta zahartzaroari buruzko begirada pertsonala gordetzen du.

1 edition

Ipuin bilduma interesgarria, eleberri bihurtua.

4 stars

Ipuinak lotzeko eta eleberria sortzeko istorio paralelo bat sortzen du idazleak. Ipuinak solte ere irakur daitezke eta ipuin batzoikaren ondoren tertulia literario bat datorkigu, ipuinaren atal desberdinei buruz komentarioak ditugularik.
Unai Elorriagak bere oinarrietara eramaten gaitu, bere gustuko ipuinetara berak edandako iturrira.