Alex (e)k Gorka Bereziartua Mitxelena(r)en Garondoan liburuaren kritika egin du
Gertuko kontuak
4 izar
Euskal Herriko gazte-belaunaldi baten bizipenak jasotzen ditu liburuak, eta, fikzioa izanik ere, oso modu sinisgarrian kontatzen ditu. Ez da zehatz-mehatz nire belaunaldia, baina oso gertuko kontuak iruditu zaizkit: Lizarra-Garazi, su-etenaren amaiera, ilegalizazioa, atxiloketak, torturak... Horiek guztiak bertatik bertara bizi ditugu. Agian, horregatik da liburua horren erakargarria.
Narratzaile-aldaketak, hasieran batez ere, despistatu egin dezake... baina dinamika berehala hartzen da. Ebook formatuan irakurri dut eta zenbat orri falta ziren ikusten ez nuenez... liburua bapatean amaitu delako inpresioarekin geratu naiz. Azkarregi ;-)
