Kritikak eta Iruzkinak

Urtzi Odriozola Lizaso

urtzai@paperjale.eus

duela  urte 1, 8 hilabete(e)an batu zen

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Joseba Sarrionandia: Moroak gara behelaino artean? (Paperback, Basque language, 2012, Pamiela) 3 izar

Dentsitate handiko liburua. Hasiberri edo irakurketa arinekoak garenontzat ez da batere gomendagarria

3 izar

Urteak behar izan nituen liburua irakurtzeko... momentu batzuetan nahiko erraz ari nintzela iruditzen zitzaidan, baina liburuak dituen datu zaparrada, gaien sakontasuna, izen eta erreferentziek liburua une askotan aparkatzera eraman ninduten. Gerora, liburuan agertzen diren Rif-eko eta Marokoko, bertako berebere eta nomaden zein Sahara inguruko aipamenak baliagarri izan zitzaizkidan Marokora egin nuen bidaian.

Leire Ibarguren: Laura esaten zioten (Paperback, Euskara language, Txalaparta) 5 izar

1980ko hamarkadan, hainbat euskal herritar, internazionalismoaren banderapean, Hego Amerikako hainbat herrialdera joan ziren bertako iraultzetan …

Izebari buruz hainbat kontu argitu zizkidan

5 izar

Ez naizenez literaturaz inolako aditua, idazkeraz baino liburu honek nigan sortu zituen sentimenduak aipatu nahiko nituzke.

Familian urteetan gorde eta ezkutatu den izeba Mirenen bizitzako niretzat ezkutuko zati bat kontatzen baitu. Izeba asko mirestu izan dut beti, borrokalaria, ameslaria eta gizarte hobeago bat eraikitzeko pertsona gogotsua baita. Baina, niretzat ezkutuan zeuden ETAko propagandako kide izana, Bilboko Artiach-en sindikalista ibilia eta El Salvadorren "oporretan" egiten zituen egonaldien berri liburu honen bidez jakiteak izebarekiko nuen ikuspegiari beste buelta bat eman diot.

Izugarria eta aldi berean ia ulergaitza iruditzen zait hainbat internazionalistek ideal eta kontzientziak bultzatuta beste gerra eta borroka batzuetan nola parte hartu zuten irakurtzeak. Izugarria gertuko pertsona bat horrela ibili zela ikusteak, ia bere bizia galtzeraino. Eta etxera tarteka ekartzen zizkigun oparien (arto zurtoinez eginiko panpinak, egurrezko Ninja Dortoken kotxea...) atzean zer istorio dauden deskubritzea. Gu beti izaten ginen oparien zain.

Niretzat aldaketa izan da, eta oraindik ere hor dabilkigu, mugimendu …

Harkaitz Cano, Unai Iturriaga, Joseba Larratxe Berazadi: Ni ez naiz Mikel Laboa (Hardcover, Euskara language, Elkar) 5 izar

Euskal kantaririk miretsiena eta maitatuena, sasoi baten, geografia baten eta jendarte baten ispilu da Mikel …

Motzegia

5 izar

Goiz batean hasi eta buka irakurri dut. Laboaren nondik norakoa ezagutzen nituen, baina hainbat xehetasun berri jakiteko modu oso atsegina iruditu zait.

Marrazkiak eta hainbat pasarte kontatzeko modua zoragarriak iruditu zaizkit.

(e)k Art Spiegelman(r)en Maus liburuaren kritika egin du

Art Spiegelman: Maus (GraphicNovel, Basque language, Astiberri) 5 izar

Maus nazien sarraski-esparruetatik bizirik irtendako judu poloniar baten biografia da. Gizon hori Vladek Spiegelman deitzen …

Gogorra bezain ederra

5 izar

Oso gustura irakurri dudan komikia izan da. Hasieratik konturatu nintzen Vladek istorioaren protagonistak ingelesez gaizki hitz egiten zuela eta horregatik daudela euskarazko itzulpenean mota ezberdinetako akatsak. Kontakizunak poloniara salto egiten duenean ez ditugu akats hauek irakurriko eta.

Liburua lehen aldiz euskaraz irakurri dudanez ez naiz gai itzulpenaren inguruko kritikarik egiteko, baina oso gustagarria eta erraza egin zait irakurketa. Egia esan, komiki mardula dela iruditu bazait ere oso azkar irakurri dut.

Kontakizuna berriz, oso gordina bada ere, pertsonaien identitatea deskribatzeko animaliak erabili izana, aita-semeen grabaketen inguruko xehetasunak eta holokaustoaren ondorengo bizitzaren deskribapenek izugarrizko jokoa ematen diote. Art Spiegelmanen beraren sentimendu eta sentsazioen deskribapenak ere izugarri gustatu zaizkit eta gertakizun lazgarri horiek bizi ez zituen batek marrazki bidez nola ekarri dituen ikustea liluragarria gertatu zait.