Erabiltzailearen profila

Oier Gorosabel Larrañaga

txikillana@paperjale.eus

duela 3 urte, 2 hilabete(e)an batu zen

Hamen nere arrantza literarixuak: hor zihar "peskautako" liburuak, eta eurei buruzko "rebuznoak".

Bookrastinatingen nenguan, ondiok trukillua harrapau barik. Han falta jatana, hamen ikasiko ete dot?

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Oier Gorosabel Larrañaga(r)en liburuak

Orain irakurtzen

Ken Follett: El invierno del mundo (Hardcover, 2012, PLAZA & JANES) 3 izar

Azalpenak

3 izar

Historixia urriñeko ikuspegittik hartuta, emoten jok ezin zeikiala bestela gertatu: nazixen exterminiuak, Normandiako desembarkua, Alemanian zatitzia... Ondorixo automatikuak barik, aukerak izan zittuan eta liburu honetan hórren azalpena topau juat, oiñ arte sekulan hausnartu ez nebana. Hori, interesgarrixena.

Hortik aurrera, kontatzeko formia oso entretenigarrixa dok, eta liburuonek be total absorbiduta euki nok, egun askotako gozamenian.

(e)k Ken Follett(r)en El invierno del mundo(r)i buruzko iruzkina egin du

Ken Follett: El invierno del mundo (Hardcover, 2012, PLAZA & JANES) 3 izar

Gerrako paradoxak: 1) Kontzentraziño esparruko buruzagixakin enrollatzen dan presuak beste preso guztiendako abantailak lortzen jittuk, nahiz eta eurendako (eta bere buruandako, adb. sonderkommandoak) gorrotagarrixa izan. 2) Askatzailliak etortzeko irrikittan egon, baiña tropak sartzian hi bortxatzia. Donostia goguan.

(e)k Ken Follett(r)en El invierno del mundo(r)i buruzko iruzkina egin du

Ken Follett: El invierno del mundo (Hardcover, 2012, PLAZA & JANES) 3 izar

Beste larrapastada bat, edo kontu faltia, edo nik dakitt zer: Erik soldau nazixak schutzstaffelekuen gaiztotasunan aurrian izaten daben "konbertsiñua". Ez juat esaten gertatuko ez zanik, e? Baiña 0°tik 180°tarako itzuli hori, egunetik gabera, ba... hobeto landu heinkian Follett. 😏

(e)k Ken Follett(r)en El invierno del mundo(r)i buruzko iruzkina egin du

Ken Follett: El invierno del mundo (Hardcover, 2012, PLAZA & JANES) 3 izar

Behin pasautakuan, emoten jok historixia norabide bakarreko bidia dala. Halan be, errealidadian, bidegurutzez josittako errepidia dok, eta oin dakigun ildua hartu biharrian, beste edozein hartu zeikian. Follettek errekurtsuori maisuki erabiltzen jok, eta halan Gerla Handiko jakiñeza eta intseguridadia ondo islatu juan legez, oin Alemania nazixan gorakadia eta rusuen erretiradia egoera oso emozionantia dok, nahiz eta jakiñekua izan geroko billakaeria zeik izango zan. Kontalari ona.