Izenbe reviewed Saguak eta gizonak by Steinbeck (Eleberria, #116)
Saguak eta gizonak
5 stars
Klasiko bat. Irakurtzea merezi duen liburu labur bezain ederra. Oraindik irakurtzeke baduzue guztiz gomendagarria.
Paperback, 168 pages
euskara language
Published by Alberdania.
Saguak eta gizonak John Steinbeck Nobel saridunaren nobela bat da 1937an argitaratu zena. George Milton eta Lennie Smallen historia tragikoa kontatzen du. Autorearen nobelarik garrantzitsuenetakoa da eta baita AEBetako literaturaren historiakoa. AEBetan, irakurgai nahitaezkoa da eskoletan, nahiz eta hizkera eta gertakari gogorrak agertu. Lennie buruz atzeratua da, baina gizon samurra ageri zaigu nobelan. Bidez bide lagun egiten diona George pikaroa da. George eta Lennie beste hainbat bezala Depresio Handiaren garaian baserri giroko Kalifornian barrena herraturik dabiltza rantxoz rantxo eta bizitza aurrera ateratzeko lan bila. Film bat ere egin zuten eleberri honetan oinarrituta, 1992an. Gary Sinise da zuzendaria, eta John Malkovichek jokatzen du Lennieren papera.
Klasiko bat. Irakurtzea merezi duen liburu labur bezain ederra. Oraindik irakurtzeke baduzue guztiz gomendagarria.
Letra larrizko Historia baztarrian geratutakuenen historiak erakargarrixak dittuk, zati baten geure buruak ezagutzen doguzelako, eta beste zati baten geu baiño txartuago bizi dan jentia dagolako ikusten dogulako. Liburuko baztartutako pertsonaje bakotxak bere unetxua jaukak, eta erdi aldetik sumau lajeikek amaieria trajikua izango dala.