Euskal Herriko historia ilustratua III

Marinelak, matxinoak, sorginak eta ikustratuak , #3

Azalik ez

Joseba Asiron Saez, Martin Altzueta: Euskal Herriko historia ilustratua III (Paperback, euskara language, Txalaparta)

Azal biguna

euskara hizkuntza

Txalaparta(e)k argitaratua.

ISBN:
978-84-16350-62-1
ISBN-a kopiatu!
Baloraziorik ez (0 berrikuspen)

Nola gertatu zen Matalazen matxinada? Kondairek dioten bezain epiko eta arriskutsua ote zen balea-ehiza? 1813an Donostia arpilatu eta erre zutenean, nola ikusiko zen dena airetik, eta nolakoa zen bertako kale Nagusia suntsitu aurretik? Nola egin zen 1794an 4.000 lapurtarren lekualdatze behartua, Munduteguy jeneralak agindutakoa?

Nafarroako Erresuma 1521ean konkistatu ondoko urteak aztoramen eta asaldura sozial eta politiko handikoak izan ziren Euskal Herrian, gatazkaz eta gerraz beteak. Alde batean, herri xehea eta pobrea, gehienbat nekazariak, abeltzainak eta arrantzaleak, eta, beste aldean, eliteak, banatuta, Espainiako nahiz Frantziako inperioen asimilazioaren eta bi estatuen errepresio bolada bortitzen artean. Testuinguru horretan, mota guztietako pertsonaiak sortu ziren: abenturazaleak, nabigatzaile handiak eta baleazaleak, emakumezko lehen idazleak, sorginak eta belagileak, konkistatzaileak, gerrillariak edo matxinoak…

Edizio 1

Gaiak

  • historia