Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Arantxa Urretabizkaia(r)en Zahartzaroaren maparen bila(r)i buruzko iruzkina egin du (Saiakera)
Facebooken bere zorion, edertasun eta bizipoza argitaratzen zeban andra jubilau bat ezagutu najuan; ez zuan nere rollokua, baiña sanua begittantzen jataan. Jente gaztiago askok Instagramen egitten daben gauza berbera. Ba, andrionek sare sozial hori (Facebook) laga bihar izan juan. Ez juan arrazoi garbirik emon, baiña intertextuetam igarri najuan, Urretabizkaiak liburu honetan señalatzen daben gauzetako batekin loturia: norbera baiño hobeto dagozen pertsonen zoriontasuna, edo bizitzakingo ikuspegi zabalagua ezin jasatia. Aurreko belaunaldiko pertsona bat baiño gehixagotan ikusi juat hau (ez azkenaurrekuan; hórrek eruantsuaguak zittuan), eta duda barik, gauza txarra begittantzen jatak, neuretako nahiko ez neukiana.
