Kritikak eta Iruzkinak

Jokin Azpiazu Carballo

okerreko@paperjale.eus

duela  urte 1, 9 hilabete(e)an batu zen

UPV/EHUko irakaslea, soziologoa eta musikaria, besteak beste.

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

(e)k PABLO SALGADO MÉNDEZ(r)en LA SECTA liburuaren kritika egin du

PABLO SALGADO MÉNDEZ: LA SECTA (Paperback, 2021, Banizu Nizuke) 3 izar

Euskal Herriko ezinbesteko taldeari buruzko liburu mardula

3 izar

Aste hauetan irakurri dut liburua, Durangoko azokan erosi ostean (duela bi urteko nobedadeak azokan erostea baino gauza hoberik ez dago). Dokumentazio lana bikaina da, diska guztien azalak eta detaileak ondo bilduta, taldearen aro bakoitzeko gora-beherak xehetasun handiz... Presentazioa era ikaragarria, oso diseinu egokia, kalitate oso ona paperean, argazkiak eta irudiak ondo txertatuta, azala serigrafiatua eta berarekin batera taldearen single berria opari... Alde horretatik pasada bat. Testua da hain ondo ez dagoena. Susmoa dut ez dela kanpo-edizio lanik egon, eta akats ugari aurkitu daitezke, tipografikoak eta ortografikoak, errepikapen batzuk... Erregistroa ere arraroa da, tarteka kazetaritza testu bat dirudi, tarteka gehiago fanzine-estiloko zaletu batena... Ziur aski biak dira egoki, baina batzuetan nola nahasten diren arraroa egiten da. Pena da, badiot, beste dena ikaragarri ondo dagoelako. Edonola ere, erabat gomendagarria ulertu nahi duenarentzat talde klabe horren ibilbidea, 80. hamarkada bukaera eta 90.enaren hasieran gauza oso xelebreak egin zituena: EEBB, EB, Frantzia eta Suedian …

(e)k Camila Sosa Villada egilearen Soy una tonta por quererte irakurtzen amaitu du

Camila Sosa Villada: Soy una tonta por quererte (Spanish language, 2022) Baloraziorik ez

Errealismo tragikotik errealismo magikora eta handik distopiara doazen ipuinak dakartza Camila Sosak liburu honetan. Idazkera bikaina da eta dakartzan munduak bisitatu beharrekoak. Ez nuke esango zehatz-mehatz trans begirada bat dagoenik hemen, baina argi eta garbi trans esperientziatik edo esperientzia horren berreraikuntzatik datorren zerbait bai. Izugarri ona iruditu zait.