Aste hauetan irakurri dut liburua, Durangoko azokan erosi ostean (duela bi urteko nobedadeak azokan erostea baino gauza hoberik ez dago). Dokumentazio lana bikaina da, diska guztien azalak eta detaileak ondo bilduta, taldearen aro bakoitzeko gora-beherak xehetasun handiz... Presentazioa era ikaragarria, oso diseinu egokia, kalitate oso ona paperean, argazkiak eta irudiak ondo txertatuta, azala serigrafiatua eta berarekin batera taldearen single berria opari... Alde horretatik pasada bat. Testua da hain ondo ez dagoena. Susmoa dut ez dela kanpo-edizio lanik egon, eta akats ugari aurkitu daitezke, tipografikoak eta ortografikoak, errepikapen batzuk... Erregistroa ere arraroa da, tarteka kazetaritza testu bat dirudi, tarteka gehiago fanzine-estiloko zaletu batena... Ziur aski biak dira egoki, baina batzuetan nola nahasten diren arraroa egiten da. Pena da, badiot, beste dena ikaragarri ondo dagoelako. Edonola ere, erabat gomendagarria ulertu nahi duenarentzat talde klabe horren ibilbidea, 80. hamarkada bukaera eta 90.enaren hasieran gauza oso xelebreak egin zituena: EEBB, EB, Frantzia eta Suedian …
Erabiltzailearen profila
UPV/EHUko irakaslea, soziologoa eta musikaria, besteak beste.
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
Jokin Azpiazu Carballo(r)en liburuak
Irakurrita (7 guztiak ikusi)
Erabiltzailearen aktibitatea
RSS jarioa Itzuli
Jokin Azpiazu Carballo (e)k PABLO SALGADO MÉNDEZ(r)en LA SECTA liburuaren kritika egin du
Euskal Herriko ezinbesteko taldeari buruzko liburu mardula
3 izar
Aste hauetan irakurri dut liburua, Durangoko azokan erosi ostean (duela bi urteko nobedadeak azokan erostea baino gauza hoberik ez dago). Dokumentazio lana bikaina da, diska guztien azalak eta detaileak ondo bilduta, taldearen aro bakoitzeko gora-beherak xehetasun handiz... Presentazioa era ikaragarria, oso diseinu egokia, kalitate oso ona paperean, argazkiak eta irudiak ondo txertatuta, azala serigrafiatua eta berarekin batera taldearen single berria opari... Alde horretatik pasada bat. Testua da hain ondo ez dagoena. Susmoa dut ez dela kanpo-edizio lanik egon, eta akats ugari aurkitu daitezke, tipografikoak eta ortografikoak, errepikapen batzuk... Erregistroa ere arraroa da, tarteka kazetaritza testu bat dirudi, tarteka gehiago fanzine-estiloko zaletu batena... Ziur aski biak dira egoki, baina batzuetan nola nahasten diren arraroa egiten da. Pena da, badiot, beste dena ikaragarri ondo dagoelako. Edonola ere, erabat gomendagarria ulertu nahi duenarentzat talde klabe horren ibilbidea, 80. hamarkada bukaera eta 90.enaren hasieran gauza oso xelebreak egin zituena: EEBB, EB, Frantzia eta Suedian diskoak kaleratu, nazioarte mailako produktore underground aipagarrienekin diskoak grabatu edo, Euskal Herrian apenas inork horien inguruko notiziarik zuen garaian Suicide, Spacemen 3, T-Rex eta Scientist taldeei omenaldia egin EP ikargarri batean. Gora La Secta.
Jokin Azpiazu Carballo (e)k PABLO SALGADO MÉNDEZ egilearen LA SECTA irakurtzen amaitu du
Jokin Azpiazu Carballo erabiltzailea Xavier Díez(r)en El pensament polític de Salvador Seguí irakurtzen hasi da (Memoria)
El pensament polític de Salvador Seguí, Xavier Díez (Memoria)
«Reunidos los elementos del Sindicato Libre, hemos acordado asesinarte a ti y a Pestaña, entre otros. Esta vez no escaparéis …
Jokin Azpiazu Carballo (e)k Mariana Enriquez egilearen Bajar es lo peor irakurtzen amaitu du
Bajar es lo peor, Mariana Enriquez
En el Buenos Aires nocturno, sórdido y vibrante de los años noventa del siglo pasado se mueven dos personajes: Facundo, …
Jokin Azpiazu Carballo (e)k Mariana Enriquez(r)en Bajar es lo peor liburuaren kritika egin du
Jokin Azpiazu Carballo erabiltzailea Huw Lemmey(r)en Bad Gays irakurtzen hasi da
Jokin Azpiazu Carballo (e)k Camila Sosa Villada egilearen Soy una tonta por quererte irakurtzen amaitu du
Errealismo tragikotik errealismo magikora eta handik distopiara doazen ipuinak dakartza Camila Sosak liburu honetan. Idazkera bikaina da eta dakartzan munduak bisitatu beharrekoak. Ez nuke esango zehatz-mehatz trans begirada bat dagoenik hemen, baina argi eta garbi trans esperientziatik edo esperientzia horren berreraikuntzatik datorren zerbait bai. Izugarri ona iruditu zait.