Kritikak eta Iruzkinak

Kortabarria ★

mrkortabarria@paperjale.eus

duela 2 urte, 8 hilabete(e)an batu zen

Saiakera politikoak eta historikoak irakurtzen ditut batez ere, baita eleberriren bat ere noizbehinka (oso noizbehinka jaja).

Euskaldun jaio, euskaldun bizi, euskaldun hil. ❤️💚

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

erabiltzailea Ned Thomas(r)en The Welsh extremist irakurtzen hasi da

Ned Thomas: The Welsh extremist (Ingelera language, 1971, Gollancz, Orion Publishing Group, Limited) Baloraziorik ez

Duela gutxi Gales bisitatu dut, eta herri haren historia hurbila eta politika hobeto ezagutzeko beharra sentitu dut. Izan ere nahiko ezezaguna da herri galestarraren egoera eta borroka, Euskal Herriaren antza handia daukan arren. Beraz, galestarren 60ko eta 70eko hamarkadetako borrokak eta politika azaltzen dituen klasiko hau aurkitu dut, ea nire jakinmina asetzen laguntzen nauen.

(e)k Joxe Azurmendi(r)en Hizkuntza, nazioa, estatua liburuaren kritika egin du (Eztabaida, #33)

Joxe Azurmendi: Hizkuntza, nazioa, estatua (Paperback, Euskera language, 2017, Elkar) 4 izar

XX. mendearen erditsuan, abertzaletasunak berritu sakon bat izan zuen, eta arrazaren ordez euskarari eman zitzaion …

Hausnarketarako artelana

5 izar

Duela urte batzuk irakurri nuen lehenengoz Azurmendiren liburu hau, baina garai hartan politikan interesatzen hasia besterik ez nintzen, eta oso liburu dentsoa eta ulergaitza iruditu zitzaidan.

Ba etxeko lanak eginda itzuli naiz, eta orain bai liburu ederra dela esan dezaket. Nazioaren izaeraz eta hark hezurmamitu dezakeen proiektu politikoaz burutazio sakonak partekatzen ditu idazleak, eta norbere buruarekin (zein ingurukoekin) eztabaida pizteko ideia eta galdera burutzuak ateratzen dira hemendik.

Nazio auziarekin interesatuta dagoen edonori gomendatzen diot, izan nazio auzia abstraktuki zein euskal auzia zehazki; eta irakurtzeaz haratago edukietaz hausnartzea da garrantzitsuena honako liburuan.